Borrar
Iratxe Uriarte, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidente, eta Fernando Tapia, UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde. Jorge Navarro
EGK eta UPV/EHUk lau urterako berritu dute lankidetza

EGK eta UPV/EHUk lau urterako berritu dute lankidetza

Urtero zenbait jarduera antolatuko dituzte, betiere gazteen interesen alde, eta ikasleek horietan parte hartzeagatik kredituak jasoko dituzte

DV

Sábado, 21 de septiembre 2024, 12:25

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) 2016tik elkarrekin duten lankidetza hitzarmena berritu eta «bi erakundeen arteko harremana sendotu» dute, prentsa-ohar bitartez jakinarazi dutenez. Hitzarmena berritzeko ekitaldian izan ziren EGK-ko presidentea, Iratxe Uriarte, eta UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea, Fernando Tapia. Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan izan zen.

Testuak jasotzen duenez orain arte egin bezala gazteen parte-hartzea sustatzeko eta dituzten beharrei erantzuteko helburua du akordioak. Hala, urtero zenbait jarduera antolatuko dituzte, betiere gazteen interesen alde, eta hartarako UPV/EHUk, espazioak lagako ditu eta bere ikasleek horietan parte hartzeagatik hautazko kredituak lortzea ahalbidetuko du. Azkenik, EGK-k aholkularitza zerbitzua eskainiko die euskal unibertsitate publikoko ikasleei.

Sinatutako hitzarmenak lau urteko indarraldia du eta Gobernu Kontseiluak berriki onetsi duen Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen II. Partaidetza Planean sartzen da. II. Partaidetza Planaren helburua da lehenengo planean ezarritako helburuetan sakontzea, haren efizientzia beste eremu batzuetara hedatzeko. Hala, lehenengo planak ikasleak erakunde espazioetan parte hartzera bultzatzen zituen eta bigarrenak, berriz, ikasleen lankidetza ildoa eta ikasleen eta unibertsitateko gainerako kideen arteko lankidetza ildoa ezartzea sustatzen du.

Uriartek azken urteetan «gazteek parte hartzeko duten modua» aldatu egin dela azpimarratu zuen eta UPV/EHUrekin sinatutako akordio honek «errealitate berrietara egokitutako lankidetza berrituaren alde egin dugun apustua islatzen» duela. Horrez gain, uste du «hitzarmena unibertsitateko gazteen artean iritzi kritikoaren garapena bultzatzeko aukera bat dela, eta horrek sustatu egingo duela beren parte hartze aktiboa, gizartea eraldatzeko eragile diren aldetik». Honako hau ere adierazi du: «hitzarmenak aukera emango digu ikasleak zuzenean eragiten dieten politika publikoetara hurbilarazteko, erabakiak hartzeko prozesuetan modu hurbilagoan eta eraginkorragoan inplikatuta».

Tapiak honako hau nabarmendu zuen: »UPV/EHUren eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren arteko hitzarmena berritzeari esker, gazteekin zerikusia duten gaiak lantzen dituzten elkarte anitz biltzen dituen erakunde garrantzitsu horrekin berritutako lankidetzari bultzada emango diogu, eta, hala, unibertsitateko bizitzan ikasleen parte hartzea sustatzeko trenez hornituko dugu geure burua».

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gazteekin zerikusia duten gaiak lantzen dituzten 60 bat elkarte biltzen ditu. Haren helburuak dira, besteak beste, gazteen eta gazteen elkarteen parte hartzea sustatzea, gazteentzako politiken garrantzia aldarrikatzea, erakundeek gazteen ikuspuntuak aintzat hartzea, eta erakundeen eta gazteen eta gazteen elkarteen arteko zubi lana egitea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco EGK eta UPV/EHUk lau urterako berritu dute lankidetza