Borrar
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren egoitza, Bilbon.
Epaia «larria eta atzerakoia» dela salatu dute UEMAk eta Kontseiluak

Epaia «larria eta atzerakoia» dela salatu dute UEMAk eta Kontseiluak

Bi eragileek erabakia «epaitegien oldarraldiaren» baitan kokatu dute eta egungo hizkuntza-eskakizunen sistema auzitan jartzen duela ohartarazi

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 1 de marzo 2023, 18:01

EAEko Justizia Auzitegiak Donostiako Administrazio auzietarako epaitegiak emandako epaiaren aurkako helegitea onartu eta, beraz, Uliazpi Fundazioak lan deialdian 34 lanpostutan euskararen ezagutza eskatu izana gehiegi direla iritzita atzera bota izana «larria eta atzerakoia» dela salatu dute Euskalgintzaren Kontseiluak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta «egungo legeria betetzen» ez duela azpimarratu.

Bi eragileek azken boladan ematen ari den «epaitegien oldarraldiaren» baitan kokatu. Euren hitzetan egungo hizkuntza-eskakizunen sistema auzitan jartzen du eta «milaka herritarren hizkuntza eskubideak, instituzioen hizkuntza berdintasunerantzako lana, eta, azken buruan, herri borondatearen isla den jardun normalizatzailea hankaz gora» jarri. Ildo horretan Aldundiari «babes osoa» adierazi zioten.

Kontseiluko idazkari nagusiak, Idurre Eskisabelek, kasuaren larritasuna azpimarratu du jendarteko sektore zaurgarrienetako bati eskubideak urratzen zaizkiolako. «Zaintza behar bezala jasotzeko hizkuntza erabakigarria da» defendatu du.

Bestetik, UEMAko lehendakari Iraitz Lazkanok erabakia «garaiz eta lekuz kanpo» dagoela adierazi du eta honelako erabakiekin epaiari «euskaldunak bigarren mailako herritar izatera kondenatu nahi izan gaituen ikuspegi atzerakoia» dariola.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Epaia «larria eta atzerakoia» dela salatu dute UEMAk eta Kontseiluak