EAEko Justizia Auzitegiak Donostiako Administrazio auzietarako epaitegiak emandako epaiaren aurkako helegitea onartu eta, beraz, Uliazpi Fundazioak lan deialdian 34 lanpostutan euskararen ezagutza eskatu izana gehiegi direla iritzita atzera bota izana «larria eta atzerakoia» dela salatu dute Euskalgintzaren Kontseiluak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta «egungo legeria betetzen» ez duela azpimarratu.
Publicidad
Bi eragileek azken boladan ematen ari den «epaitegien oldarraldiaren» baitan kokatu. Euren hitzetan egungo hizkuntza-eskakizunen sistema auzitan jartzen du eta «milaka herritarren hizkuntza eskubideak, instituzioen hizkuntza berdintasunerantzako lana, eta, azken buruan, herri borondatearen isla den jardun normalizatzailea hankaz gora» jarri. Ildo horretan Aldundiari «babes osoa» adierazi zioten.
Kontseiluko idazkari nagusiak, Idurre Eskisabelek, kasuaren larritasuna azpimarratu du jendarteko sektore zaurgarrienetako bati eskubideak urratzen zaizkiolako. «Zaintza behar bezala jasotzeko hizkuntza erabakigarria da» defendatu du.
Bestetik, UEMAko lehendakari Iraitz Lazkanok erabakia «garaiz eta lekuz kanpo» dagoela adierazi du eta honelako erabakiekin epaiari «euskaldunak bigarren mailako herritar izatera kondenatu nahi izan gaituen ikuspegi atzerakoia» dariola.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.