Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Etorkizuneko profesionalen euskararekiko atxikimendua sendotzeko egitasmoa
LanEusKal

Etorkizuneko profesionalen euskararekiko atxikimendua sendotzeko egitasmoa

Deustuko Unibertsitateak ikasleei bideratutako saio ezberdinak antolatuko ditu jakintza arloei lotuta

DV

Sábado, 18 de mayo 2024, 18:28

Deustuko Unibertsitateak, Euskal Gaien Institutuak bultzatuta, etorkizuneko profesionalen motibazioan eragiteko asmoz LanEusKal egitasmoa antolatu du. Honen baitan jakintza arlo ezberdinei lotutako saioak antolatuko ditu Donostiako zein Bilboko campusetako ikasleei bideratuta «euskararekiko atxikimendua sendotzeko» eta lanbidean euskaraz kalitatez aritu daitezen.

Lehen solasean, maiatzaren 16an, Andoni Ayerdi Olaskoaga eta Borja Oreja Garralda fisioterapeutek fisioterapiak goi errendimenduko kirolean duen funtzioaz eta lesioen tratamenduaz hitz egin zieten «Kirol Fisioterapia» irakasgaiko ikasleei. Gainera, beren lan jardunean euskarak duen garrantziaz ere aritu ziren, etorkizuneko profesionalen euskararekiko atxikimendua sendotu nahian. Saioa Fisioterapiako graduko irakasleen laguntzaz antolatu zen.

Andoni Ayerdi eta Borja Orejak goi errendimenduan fisioterapeutek nola lan egiten duten azaldu zieten ikasleei, Girona, Alaves eta Osasuna futbol taldeetan izan duten esperientzian oinarrituta. Hain zuzen ere, Osasunako esperientziaz hitz egitean, azpimarratu zuten Jagoba Arrasate buru duen staff teknikoko profesionalekin asko hitz egiten zutela euskaraz eta horrek ere erraztu zuela harremana. Gainera, jokalari atzerritarrak euskarara hurbiltzea ere ekarri zuen, agurrak eta antzekoak euskaraz egitera ere animatu ziren batzuk. Bestalde, nabarmendu zuten gaur egun Lekunberrin duten kontsultan paziente askorekin egiten dutela euskaraz eta hizkuntzak laguntzen diela haiekin konfiantza eta konplizitatea lortzen, pazientea eroso sentitzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etorkizuneko profesionalen euskararekiko atxikimendua sendotzeko egitasmoa