

Secciones
Servicios
Destacamos
Kolpean bi argazki panoramiko aurrean izan eta zein leku den jakitea. Lehena Euskal Herrikoa eta bigarrena «mundu zabalekoa». Sinplea eta aldi berean konplexua, horixe da Code Syntax enpresak Tagzania jokoaren bidez planteatutako erronka. Edonork jokatzeko modukoa, mugikorretarako pentsatua da eta haratarako App Storetik edo Google Playtik deskargatu ahalko da.
Egunero lehiatzeko pentsatuta, erabiltzaileek bi puntu jasoko dituzte «joko arina» sortzea izan delako asmoa, ez «denbora kenduko dizun adikzio bat». Hori bai, ez dute aterik ezertara itxi eta «jendearen erabilpena eta espektatibak» aztertuko dira. «Datu eta iritzietan oinarrituta, agian puntu gehiago sartuko ditugu eguneroko partidan. Zure iritzia jasotzeko prest gaude: aplikazioko kontaktu funtziotik idatzi mesedez», dio oharrak.
Egunean Behin jokoaren sortzaile da CodeSyntax eta ideiaren oinarrian hark proposatutakoa dago. Oraingoan ere sailkapenak izango dira, bai egunerokoa zein asterokoa eta hilerokoa. Ildo horretan, lehia orokorraz gain, adiskide eta senitartekoekin taldeak sortzeko aukera ere eskainiko da «lagunen arteko sailkapenetan» lehiatzeko.
Hilaren 1ean eguneratuko da hileroko sailkapena eta Egunean Behinen ez bezala, ez da saririk izango sailkapenei lotuta. «Baina pentsatzen ari gara lorpen-adierazpen sinbolikoak (dominak eta ikurrak) sartzea jokoan», azaldu dute sortzaileek.
Izena bera ez da ausazkoa, aspaldian mapetan tokiak gordetzeko webgune bat izan baitzen eta orain CodeSyntaxek keinua egin nahi izan dio. «2025ean beste izpiritu batekin berregin dugu, eguneroko joko bat osatzeko».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.