Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Martes, 17 de septiembre 2024, 13:10
Euskaldunon komunitatea osatzeko «norbanakoen garrantzia azpimarratuz», hala hasi nahi izan du AEK-K 2024-2025 ikasturteari begira diseinatutako Praktikatu zerbitzuaren kanpaina berria. Jada abian da 'Euskara ZU zara' lelopean eta, bereziki, mintzapraktika programetako parte-hartzaileek jokatzen duten papera azpimarratu nahi da: egunero hizkuntzan trebatu, praktikatu eta bizi diren guztiok euskaldunon komunitatea osatzen dutela. «Eta horren alde era aktiboan posizionatzen garenean, euskara gara denok».
Edorta Lopez Praktikatu zerbitzuaren koordinatzailearen esanetan, «Mintzapraktika programetan ez dago ez zahar, ez berri; ez hango, ez hemengo... Programen bidez hiztun guztiek gustura eta lasai egiten dute euskaraz, euskaldunon komunitatea indartu eta zabaltzeko». Ideia horixe islatu nahi izan dute, hain zuzen ere, bideoan.
Datozen egunetan hasiko dira elkartzen berbalagun, mintzakide eta mintzalagunak; ikasturte honetan, 103 herritan: Agoitzetik Muskizera edo Tuteratik Zarautzera. Aurten, bestalde, egitasmo berriak abiatuko dira: mintzalaguna Lezon, berbalagun Artziniegan eta, lehen aldiz, gurasolagun programa Hernanin. Iparraldean, AEKk mintzalagun-taldeak abiatuko ditu Lapurdiko bortz herritan: Itsasun, Baionan, Kanbon, Uztaritzen eta Hendaian.
Halaber, zerbitzuaren ekintza osagarrien inguruan ere hitz egin du Lopezek: «AEKren Praktikatu zerbitzuan jarraitu egingo dugu euskarazko aisialdia sustatzen ekintza osagarrien bidez. Joan den ikasturtean, esaterako, 500 aktibitate baino gehiago antolatu genituen: besteak beste, tailerrak, irteerak, mintzodromoak, asteburuko egonaldiak, udako ibiltaria, Zilegi Asteak, eta abar».
Horretaz gain, hitanoa lantzeko Hiketalagun proiektuak ere aurrera jarraituko du, elkarri hika hitz egiteko talde berriekin. Familientzako Gurasolagun taldeetan ere segituko dute jolas, txango eta tailerrak egiten, helduek eta haurrek aukera izan dezaten euskaraz elkarrekin aritzeko. Azkenik, azaroan online-taldeak ere abiatuko dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.