
Euskararen pizkunde berria abian jartzeko ekitaldia antolatu du Kontseiluak abenduaren 27an
Euskalgintza. ·
Hizkuntzak behar duen arnasa berria herritarren kidetza eta bultzadatik etorriko dela adierazi du urteko Batzar NagusianSecciones
Servicios
Destacamos
Euskalgintza. ·
Hizkuntzak behar duen arnasa berria herritarren kidetza eta bultzadatik etorriko dela adierazi du urteko Batzar NagusianEuskaltzaleek badute egutegian ondo markatzeko data berria. Abenduaren 27an euskarak behar duen indarraldia gorpuzten hasteko lehen urratsa egin nahian, Euskalgintzaren Kontseiluak ekitaldia antolatu du Bilbon. Herritarren kidetza eta bultzadatik etorriko den pizkunde berri baten lehen oinarriak jartzea izango du helburu. Hala jakinarazi du gaur erakundeak bere urteko Batzar Nagusian.
Komunikabideei irakurritako adierazpenaren bitartez «euskaltzale guztiei, baina, oro har, justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurrera egin eta dibertsitatea bermatu nahi duten herritar denei, beren egutegian abenduaren 27a ondo markatzeko eta egun horretan gurekin egon, eta euskarak behar duen pizkunde berriaren parte izateko deia egiten diegu». Ekitaldi hori, pizkunde horretarako bidean etorriko diren beste mobilizazio batzuen abiaburu izango dela aurreratu du Kontseiluak, eta garrantzia eman dio lehen urrats hori sendo emateari. «Bagoaz larrialditik arnasa berritzera. Elkarrekin egingo dugu bidea», berretsi du.
2025a euskararentzat eta euskal hiztun komunitatearentzat urte garrantzitsua izango dela iragarri du. «Apirilean, euskararentzat justizia eta justizia euskaraz aldarrikatuko dugu Baionako kaleetan, maiatzean Euskaraldia egingo dugu, euskararen erabilera aktibatzeko ariketa sozial handiena. Eta abenduan, euskal kulturaren topagune den Durangoko Azokak 60. urte beteko ditu».
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzean egindako urratsak uka ezinak badira ere, susperraldi ziklo hori agortzen ari denaren zantzuak nabariak direla aipatu de Kontseiluak datu soziolinguistikoetan oinarrituta. Hori dela eta, larrialdi linguistikoari erantzuteko, euskararen biziberritzea agenda politiko eta sozialaren lehen lerrora ekartzea aldarrikatu dute bazkideek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.