Secciones
Servicios
Destacamos
Marian Sola eta Florentino Ugalde 21. Korrikako leku-koa nola eramango duten entsaia-tzen ari dira Donostiako Tolosa hiribidean. Bitartean, Antiguoko auzoan lasterketara batzeko zain dauden pertsonek erlojua begiratzen dute. Bost minutu gelditzen dira Korrika Donostiara iristeko eta Zua-tzuko Aita Menni eguneko zentruko erabiltzaile diren Marian eta Florentino urduri daude. Besoa zerurantz luzatuko dute, eskuak elkarlotu eta, biak batera, lekukoa goruntz mugitu. Horrela 150 metro inguru egiteko asmoa dute Aita Menni garun kaltetuen zentruko bi kide hauek.
Marianek egitear dagoena ezin sinetsi dabil. Txikia zenean Errenteriatik Donostiara korritu zuen Korrika eta aurten «zirraraz» betea dago. Irribarre eta irribarre Florentinori begira. Gizona, ordea, isilik dago, baina «harro». Dena ondo joatea nahi dute eta arduradun senti-tzen dira. «Euskararengatik edozer egingo genuke», diote. Eta haien jarrera hitz horiek benetakoak direla erakusten dute. «Ez dugu hitzik sentitzen duguna adierazteako». Horregatik, irribarre batekin eta eskuak emanda itxaroten dute lekukoa hartzeko unea.
Aita Menniko taldearen ondoan Ibaetako jai batzordeko hainbat kide elkartu dira. Aita-ama eta seme-alabak. «Oso pozik gaude. Euskararen aldeko lasterketan parte hartzeko irrikitan», dio Aitziberrek. Beste guraso batzuekin eta haien seme-alabekin hurbildu da Korrikara. Taldean «hobe». Haurrak goizean atera dira kalera ikastolak antolatu duen lasterketan parte hartzera. Arrsatsaldean, familiarekin ospatu dute jaia. «Hemen gaude, euskararen alde!», abesten zuten gaztetxoek Korrika txikian hasi aurretik.
Kolore moreak hartu zuen atzo Donostia. Baina Korrikan denontzako dago lekua. Emakumeak, gizonak, txikiak, gazteak, zaharrak, Donostiakoak, Errenteriakoak, Ataungoak... perfil guztietako pertsonak egin zuten korrika atzo elkarrekin euskararen alde. Batzuk lehenengo aldiz egin zuten korrika, beste batzuk askotan parte hartu dute festa honetan. Ez du inporta. Denek gozatu zuten eguna giro ezin hobean. Gainera, eguraldi eguzkitsua lagun izan zuten.
Peru, Manex, Harri eta Arkaitz kuadrilako lagunak dira. Atzo bertan erabaki zuten 21. Korrikan parte hartzea. Lasterketa Antiguotik pasa baino hogei minutu lehenago, gimnasioko arropa jantzi eta kalera irten ziren. «Bi edo hiru kilometro egingo ditugu», Tolosako hiribidetik Miramarreko tuneleraiono. Manex askotan egiten du korrika, bere lagunek, ordea, ez hainbeste. Baina atzo ez zuen axola distantzia, ezta erritmoa ere. Garrantzitsuena «euskara sustatzea eta gure hizkuntzari babesa ematea da».
Aurreko edizioan Korrika kontrako zentzuan pasa zen. Donostiako leku askotatik gauez, gainera. Horregatik, «aurten parte hartzeko kondizioak hobeagoak dira. Gainera, ekintza ugari antolatu dituzte. Egun polita da hau», bat egiten zuten ibilbidean parte hartu zuten gehienek.
Gehiengoak korrika egin zuen lasterketa. Baina bazegoen bizikletaz Donostia eta Gipuzkoa zeharkatu zutenak, baita patinetean igota ere. Helburua ondo pasatzea zen eta errepidera salto egin zutenentzat, seguru asko, egun paregabea izan zen atzokoa.
Korrikarako ondo jantzitza egotea ezinbestekoa zen. Animatzea eta festa giroa sortzea oinarrizkoa zen ere. Horregatik, askok zuten aurpegia margotuta. Txikienek, dortsal propioa diseinatu zuten kartulinekin eta margo ezberdinekin. Festa goizean hasi eta eguzkia joan eta gero bukatu zen Gipuzkoan.
Seguruenik, korrikalari guztiek bizi zuten atzoko eguna emozio bereziarekin. Dena den, lekukoa eraman zutenekin konparatzea zaila da. Marian eta Florentinorekin behintzat. Segundu pare batzuk besterik falta ez zirenean, Aita Menniko langile eta senidez lagunduta, errepide erdian jarri ziren. Bi gurpil-aulkiak parean. Eskuak emanda. Irribarrea aurpegian, baina «nerbioso».
Lekukoa hartu eta aurpegia aldatu zitzaien. 2.057. kilometroan zeuden. Kezkak alde batera utzi zituzten eta disfrutatzen hasi ziren. Abesten, garrasi eginez eta barrezka. Lekukoa ezin hobeto eraman zuten atzo Marian eta Florentinok. Baina, garrantzitsuena, zorionez beteta. 21. Korrikan parte hartu zuten beste guztiek bezala. Eta, euskararen erabileraren alde, noski.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.