

Secciones
Servicios
Destacamos
Martes, 15 de marzo 2022, 08:50
Jasangarritasunarekin lotutako ideiak gauzatzeko helburuarekin, eta Gipuzkoa jasangarri bat lortzeko asmoz, joan den larunbatean zortzi proiektu aurkeztu zituzten 36 gazte ekoliderrek Kutxa Kultur Plazan. Azken hilabetean zehar sortutako eta landutako proiektu horiek aurkezteko saioa Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak eta Kakun Orbegozok, Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendariaren izenean, ireki zuten.
Jose Ignacio Asensiok adierazi zuen trantsizio ekologikoaren oinarrian lankidetza dagoela eta eragile ezberdinekin batera lan egitea, «benetako gizarte justuago, inklusiboago, berdinago eta jasangarriago bat eraikitzeko, oraingo eta ondorengo belaunaldien bizi kalitatea bermatzeko, eta horretarako hau bezelako topaketak sustatu behar dira gazteekin batera lan egiteko…» eta Kutxa Fundazioaren ordezkariak azpimarratu zuen berrikuntza soziala «pertsona ugarik ustekabeko topaketak eta ideiak partekatzen, nahasten eta eraikitzen dituztenean« gertatzen dela eta »Ekoliderretan ideiak partekatzeko aukera horiek sustatu nahi izan dituztela bidelagun onez inguratuta».
Otsailean hasi ziren proiektu hauek eratzen, baliabide bezala erabiliz U-aren Teoria, Diamante bikoitza eta Desing thinking. Impact HUBeko Joxean Hernandez eta Verena Hammes-en laguntzaz landu dituzte eta ondoren hainbat adituren aholkularitza jaso dute.
Trebakuntza fasean lortutako ezagutzekin jasangarritasunarekin zerikusia duten arazoak identifikatu eta aztertu zituzten ekoliderrek, eta horrek ondorioz zortzi proiektu jaio ziren. Proiektu hauek moda jasangarriaren erronkak (informazioa eta trazabilitatea oinarri hartuta), elikagaien ekoizpenaren eta kontsumo-ereduen arteko erlazioa, artea aldaketaren katalizatzaile gisa, zientziaren dibulgazioa, Pirinioetan aplikatutako hizkuntzen ekologia, natura txikienengana hurbiltzea eta gazteen parte-hartze aktiboa lantzen dituzte.
Proiektuak ikuspegi ezberdinetatik aztertu ziren: Iñaki Puga Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzuburuak, jasangarritasunaren inguruko koherentziari erreparatu zion; Maria Rubio Kutxa Fundazioko proiektuen eta gizarte-berrikuntzaren arduradunak eta Iraitz Solabarrieta lehen zikloko Ekoliderra eta egun Mondragon Unibertsitateko talentuaren kudeaketa estrategikoko masterreko lehen zikloko koordinatzaileak esku hartzeen sendotasuna eta Rita Aldabaldetreku lidergo-edukietako gidariak aurkezpena eta lidergo gaitasunei.
Fashionscore. Arropa eta moda produktuek, euren bizi ziklo osoan zehar eragiten duten ingurumen inpaktua neurtzeko kodifikazio sinplea(A|B|C|D|E), bizi zikloaren ebaluazioan oinarritua. Sortzailea: Blanca Delgado Azcona.
GazteJASA. Proiektuaren helburua Euskadiko gazteen artean iraunkortasunari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gune eta sare bat sortzea da. Era berean, ideien truke horren bidez, parte-hartzaileen grina sustatu nahi da, ekintzara igaro eta egunerokotasun iraunkorrago batera jauzi egiteko baliabideak emanez. Sortzaileak: Aintzane Plaza, Eider Mendiluze, Jon Cereceda, Lucia Rua, Maddalen Alkorta, Naiara Nájera eta Maitane Múller.
Jaten ematetik, elikatzera. Ekosistema batean, elikadura burujabetza sustatu eta lantzeko modelo baten inplementazioa da proiektuaren helburu nagusia. Modelo honek, herritarrak, ekoizleak eta udalak/administrazioa oinarri izanik, elikadura osasuna dela aldarrikatuko du. Horretarako, modelo hau martxan jartzeko fase eta dinamika ezberdinak biltzen ditu prozesu partehartzaile baten bidez. Sortzaileak: Axel Garcia, Mikel Yoldi, Ane Abasolo, Iker Epelde, Amaia Oiarbi, Mikel Muñoz, Ane Loidi eta Leire Olano.
Pirilingua. Pirinioetako hizkuntza gutxituetako (euskara, aragoiera, okzitaniera eta katalana) hiztun gazteen sare eraldatzailea, mendikatea ikuspegi ekologiko eta linguistiko-kultural batetik zeharkatzen duena, ondare bikoitz hori babesteko aldaketaren eragile bihur daitezen. Sortzailea: Izaro Arruti.
Klik! Proiektua. Gazteentzako dibulgazio zientifikoko aplikazioa da. Zientzia arloko hainbat gai aztertzen dira: (CO2ko isurak, energia eta adimen artifiziala) eta oso erabilgarria diren tresnak jakinarazten dira. Sortzailea Esmeralda Arribas.
Naturtxoko. Naturako aisialdi talde bat osatzeko proiektua da, non hilabetean asteburu batez elkartuko garen gazte talde finko batekin eta naturan murgilketa eginen dugun, honetan biziz eta heziz, lantaldean eta errespetua oinarri edukirik. Sortzaileak: Uxue Encinas, Olaia Garcia, Maialen Azpillaga, Amaia Reta.
Salbamentu manta. Gaur egun materialei ematen zaien erabileraren inguruko kontzientziarako interbentzio artistikoa. Sortzailea: Miriam Loidi
Ek Shaat. Jantzigintzarako ekoiztutako lehengaien trazabilitatea bermatzeko datu eta IOT bidezko sistema. Sortzailea: Leticia Sanchez
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.