Gipuzkoak euskararen aldeko bide-urratzaile izateko ardura hartu du
Hizkuntza ohiturak. ·
'Gipuzkoa Arigune' egitasmoa aurkeztu da gaur Tabakaleran, adostasun sozial zabal bat lortzeko helburuarekinHizkuntza ohiturak. ·
'Gipuzkoa Arigune' egitasmoa aurkeztu da gaur Tabakaleran, adostasun sozial zabal bat lortzeko helburuarekinGipuzkoan euskararen ulermena orokortzea eta hiztunak euskaraz aritzearen aldeko kultura eta adostasun soziala nagusitzea ditu xede 'Gipuzkoa Arigune' egitasmoak. Gaur aurkeztu dute Donostiako Tabakaleran Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Taupa euskaltzaleen mugimenduak, Soziolinguistika Klusterra eta Badalabekin batera. Aian, Antzuolan eta Añorgan abiatu da lehen esperimentazio aldia baina arnas luzeko egitasmo berritzailea izanik, lankidetza handiago bat lantzen ari dira etorkizunerako.
Publicidad
«Gipuzkoa arigune etorkizuneko ikuspegi bat da. Eszenatoki bat da non edonork, edonorekin eta edonoiz euskaraz eroso egingo duen, eta euskara gizarte kohesionatuago bat lortzeko bide izango den. Honek esan nahi du, besteak beste, gipuzkoar gehien-gehienak euskara ulertzeko gai izango direla, eta gizartean euskal hiztunek euskaraz egitearen aldeko kultura eta adostasuna nagusituko direla». Hitz horiekin aurkeztu dute proektua.
Euskararen biziberritze prozesuan jauzi bat egiteko unea iritsi delakoan bat egin dute gaur goizean Tabakaleran bildu diren eragileek. Eta jauzi hori egiteko, ezinbesteko jo dute inertziak albo batera uztea, begirada altxatzea, eta elkarrekin, epe luzera begira aritzea. Mikel Ozaita Taupa euskaltzaleen mugimenduko kidea da Gipuzkoa arigune egitasmoaren koordinatzailea, eta azaldu du sinistuta daudela gauza berriak esperimentatzeko unea dela, eta lurraldearen ezaugarriak aintzat hartuz, Gipuzkoari bide-urratzaile izatea dagokiola.
Gipuzkoak bidea urratzeko «aukera eta ardura» duela berretsi du Eider Mendoza diputatu nagusiak. Hark azaldu duenez, Gipuzkoa da euskararen alorrean faktore hoberenak dituen lurraldea, ulermen unibertsaletik gertuen dagoena, hizkuntza erabiltzen eta transmititzen den eremu gehien dituena, eta euskara sustatzearen aldeko jarrera zabalduen duena. Horregatik, «Gipuzkoan aurrera egitearekin bat, ekarpen esanguratsua egingo genioke euskararen lurralde guztiari».
Gipuzkoa ariguneren hazia Euskaraldiari eta Pello Jauregi soziolinguistari zor zaie. 2020ko Euskaraldian erabili zen arigune kontzeptua lehen aldiz, «euskaraz eroso egiteko gunea» adierazteko. Jauregik berak, Anton Abadia saria jasotzerakoan aipatu zuen: «Noizko Gipuzkoa osoa arigune?» eta Aldundiko ordezkariek proposamenari heldu zioten. Galdera horri erantzun nahian hainbat ikerketa eta lanketa egin ondoren, eta Gipuzkoa epe ertain-luzean arigune bilakatzeko aukerak badaudela ondorioztatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Taupa euskaltzaleen mugimenduak, Soziolinguistika Klusterrarekin eta Badalabekin batera, Gipuzkoa arigune egitasmoa diseinatzeko, esperimentatzeko eta garatzeko lanari ekin zioten orain bi urte.
Publicidad
Diputatu nagusiaren esanetan, Euskaraldia inspirazio iturri izan bada ere, logika honetan sakontzera eta hau iraunkortzera dator Gipuzkoa arigune egitasmoa: «Euskaraldia ariketa sozial bat da; Gipuzkoa arigune, aldiz, helburu bat da, eta horretara iristeko ibilbide bat proposatzen du, euskara ulertzen duten eta momentuz ulertzen ez duten herritar guztiak gonbidatuz eta interpelatuz».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.