Borrar
Gipuzkoaren milagarren urteurrena ospatzeko erronka berriak
Mendiak aplikazioa

Gipuzkoaren milagarren urteurrena ospatzeko erronka berriak

Parte-hartzaile orokorrari, familiei eta historia edo kulturan interesa dutenei bideratutako bana gehitu da Mendiak aplikazioan

J. A.

Lunes, 24 de marzo 2025, 13:04

Gipuzkoak 1000 urte betetzen dituela ospatzeko, Gipuzkoako Mendizale Federazioak, erronka berriak sartu ditu Mendiak aplikazioan. Honek Gipuzkoako zortzi eskualdeetako bakoitzean gailur batera igotzea proposatzen du -Kurutzebakarra (Debabarrena), Andarto (Debagoiena), Murugil (Urola Kosta), Gazume (Urola), Ausa Gaztelu (Goierri), Uarrain (Tolosaldea), Oindi (Beterri – Donostialdea) eta Munagirre (Bidasoaldea)- oinarriz eta orain txangozale profil desberdinen parte-hartzea sustatzeko berriak datoz.

Lehena parte-hartzailearen udalerritik hurbilen dauden 50 gailurretara igotzea da, hartarako denbora mugarik ezarri gabe. Bigarrena, familiei bideratua, haurrekin egiteko moduko 10 tontor igotzea da. Eta hirugarren eta azkena balio historikoa edo kulturala duten 5 menditara igotzea, ondarea ezagutzea sustatzeko.

Erronka guztiak Mendiak aplikazioan egongo dira eskuragarri; aplikazio horrek Gipuzkoako mendiei, ibilbideei eta haien historiari buruzko informazio zehatza emango du. Gipuzkoako Mendizale Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak erronka honetan parte hartzeko eta gure lurraldeko paisaiaren aberastasunaz gozatzeko deia egin diete herritar guztiei.

Parte hartzeko, nahikoa da Mendiak aplikazioa jaistea. Aplikazio horrek igoerak erregistratuko ditu eta «G.I.P.U.Z.K.O.A.» hitzaren letra bat esleituko du igotako tontor bakoitzeko. Erronka osatzen duten parte-hartzaileek sariak jasoko dituzte, hala nola domina digitalak, mendi-orientazioko ikastaroak, 'Umeekin egiteko ibilbideak (Gipuzkoa)' liburua eta aplikazioarekin zerikusia duten beste opari batzuk.

Aldaketa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuarekin lankidetzan egin da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoaren milagarren urteurrena ospatzeko erronka berriak