

Secciones
Servicios
Destacamos
J. Agirre
Lunes, 7 de abril 2025, 17:11
Emakume gazteak ibilbide teknologikoari ekitera animatzeko eta euskal ingurune digitalean erreferente berriak sortzeko helburu duen Gladys sariaren bosgarren edizioa aurkeztu dute. Ingurune digitaleko edozein arlotako 40 urte urte arteko emakumeek parte hartu ahal izango dute ekainak 1era arte, bai euren burua aurkeztuta zein beste norbaitek proposatuta. Epaimahaiak hautagaiak duen etorkizuneko proiekzioa, egin duen ibilbide profesionala, eta emakumeak sektorean inspiratzeko eta ahalduntzeko gaitasuna izango ditu irizpide eta 4.000 euroko ordainsaria jasoko du irabazleak.
Aurten, orain arteko babes sare sendoena osatu da sariketaren inguruan eta euskal gizartean eragin handia duten erakunde oso ezberdinak elkartu dira helburu beraren bueltan Deialdia aurketeko agerraldian izan dira Nerea Enbeita, Euskaltel Fundazioko zuzendaria; Olatz Arbelaitz, UPV/EHUko Informatikako Fakultateko irakaslea zein berdintasun batzordeko kidea; Nerea Isasi, Gipuzkoako Foru Aldundiko berdintasun zuzendaria; Lorea Arakistain, PUNTUEUS Fundazioko marketin eta komunikazio zuzendaria; Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria; eta, Iker Usabiaga, Danobatgroupeko Gestio Sozialeko zuzendaria.
Orain arteko edizioetan Ane Iturzaeta Agirre (2021), Olatz Perez de Viñaspre (2022), Amaia Abanda Elustondo (2023) eta Lorea Argarate Zubia (2024) izan dira sarituak. Lauak «profil desberdinetakoak» izateak «askotariko erreferenteak behar ditugula» erakusten du Arbelaitzentzat. «Neska gazteek sektorean aukera oso ezberdinak dituztela ulertzea nahiko genuke», gehitu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.