Borrar
Grindavieko sumendiaren mihiak irudi ikusgarriak eskaintzen dizkigu. ANTON BRINK / EFE
Grindakiveko okindegia
Birusetik gerrara

Grindakiveko okindegia

Hantxe hartu genuen Islandiako lehen kafea; termokoa, emantzipaziorako aurrezten ari zen nerabe batek zerbitzatua. Labak irentsita desagertzeko arriskuan dago orain.

Sábado, 20 de enero 2024, 01:00

Kafe baten beharrak bultzatuta sartu ginen Grindaviken. Ez genuen, bestela, han gelditzeko asmorik, baina goiz osoa Reykjanes penintsulako paisaia ikusgarriak deskubritzen eman ostean, leku epel bat topatzea ia derrigorrezkoa zen. Haizeak gogor jo-tzen du Islandian, baita udan ere, eta tenperaturak eramangarriak izanda ere, barrualdea ... kafetxo batekin berotzea beti eskertzen da. Beno, egiari zor, ez zen hori izan Grindaviken geratzeko arrazoi bakarra: txenada erasokor baten mokokaden bik-tima izan ginela ere esan behar da, eta indarberritu beharra genuen. Islandiako Naturaren lehen lezioa: ez inoiz aparkatu itsas-hegazti horien habia baten ondoan, euren kumeak defendatzeko etsaien buruak errukirik gabe erasotzeko prest baitaude beti, odola eragin arte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Grindakiveko okindegia