Kafe baten beharrak bultzatuta sartu ginen Grindaviken. Ez genuen, bestela, han gelditzeko asmorik, baina goiz osoa Reykjanes penintsulako paisaia ikusgarriak deskubritzen eman ostean, leku epel bat topatzea ia derrigorrezkoa zen. Haizeak gogor jo-tzen du Islandian, baita udan ere, eta tenperaturak eramangarriak izanda ere, barrualdea ... kafetxo batekin berotzea beti eskertzen da. Beno, egiari zor, ez zen hori izan Grindaviken geratzeko arrazoi bakarra: txenada erasokor baten mokokaden bik-tima izan ginela ere esan behar da, eta indarberritu beharra genuen. Islandiako Naturaren lehen lezioa: ez inoiz aparkatu itsas-hegazti horien habia baten ondoan, euren kumeak defendatzeko etsaien buruak errukirik gabe erasotzeko prest baitaude beti, odola eragin arte.
Publicidad
Kafetegi edo taberna zantzurik ez genuen topatu baina bai, okindegi tankera hartu genion negozio bat, 'bakari' jartzen zuen-eta kanpoko kartelean. Kafea lortu genuen, baita Islandiari buruzko bi ikasgai jaso ere: bata, gure bidaian ez zela beti erraza izango momentuan egindako kafea topatzea (makinarik ez eta termo batetik atera ziguten, eta esnea eskatu genionean, mostradorean zabalik zegoen tetrabrika seinalatu: 'bota zerorrek'); eta bestea, nerabeak berehala jartzen dituztela lanean han. Izan ere, gu hartatu gintuen neskak 14 bat urte izango zituen eta hurrengo egunetan ere makina bat gaztetxo ikusiko genituen mostradore atzean, supermerkatuetako kutxetan edo kaleak garbitzen lanean. Legea betez eta berme guztiekin. Izan ere, adin nagusikoak bihurtzean etxetik alde egitea ezarrazte aldera, opor garaian lan egiteko aukera ematen die Estatuak nerabe islandiarrei, legez arauturiko soldata eta baldintzekin, emantzipaziorako dirua aurrezten joan daitezen. Hori bai, 18 urte izan arte, beraiek ez dute koroarik ikusten, Estatuak tasa finkoko kontu korronte batean gordetzen baitie diru hori guztia.
Bada egunotan sarritan etor-tzen zait burura islandiarrekin lehen kontaktua ahalbidetu zigun okindegi txiki hura. Desagertzeko arriskuan egongo baita, dagoeneko labak irentsi ez badu behintzat. Ederrak eta hunkigarriak izan ohi dira beti sumendiek eskaintzen dizkiguten irudiak; Islandiako negu luzearen belztasunak, gainera, are ikusgarriagoak eta hipnotikoagoak bihurtzen ditu dena irensten doan su-mihi erraldoiaren mugimenduak. Alabaina, azken egunotan horiek ikusterakoan ezin burutik kendu termoko kafea zerbitzatzen duen negozio txiki hura, are gutxiago han hartatu gintuen neska gaztea, ezta bizikleta kanpoan utzita ogia erostera sartu ziren neska-mutikoak ere. Eta oro har herri txiki hartako 3.500 biztanleak. Txikitatik ezagutzen duten herria, paisaia, bizitza... guztiz aldatzera doa edo aldatu baita dagoeneko Naturaren indarraren poderioz.
Islandiarrak halako egoeretara ohituta daudela entzun dut maiz egunotan, tragediaren tamainari nolabait garrantzia kenduz. Finean suak eta izotzak sortutako uhartea da Islandia, eta bertako biztanleen historiaren eta kulturaren parte dira bi elementuak. Herrialdearen edertasun agortezinaren erantzule ere badira sumendiak. Reykjanes penintsulan, Grindavik dagoen eremuan, 800 urtez jarduera bolkanikorik ez zela eman ahaztu egiten zaie, ordea. Gainera, nor egon daiteke etxea galtzera 'ohituta'?
Sumendi honek 2010eko apirilean esnatu zen Eyjafjallajokull hark bezainbesteko zalaparta ere ez du eragin, sumendiak botatako errautsen ondorioz kontinente osoko hegaldiak bertan behera utzi behar izan baitziren orduan, 17.000 hegaldi inguru, hegazkintzaren historiako kaosik handiena eraginez. Grindavikeko sumendiak 3.500 biztanleko herrixka batean baino ez du eragina...
Publicidad
Islandian hamar eguneko bidaiaren ondoren, etorkizun batean itzuliko ginela agindu genion elkarri, Naturak paisaia liluragarri gehiagoz gozatzea ahalbidetuko zigulakoan. Ez dakit bueltatzerik izango dudan, baina hala bada, Grindavikera joateko gustatuko litzaidake. Eta 'bakari' hartan 'ebaki' islandiarra hartu. Ea Naturak atseden pixka bat ematen dien.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.