Euskaraldia lantzeko haur eta gaztetxoei zuzendutako proposamen didaktikoak ondu dituzte Euskaraldiko lantaldeak Ikastolen Elkarteko kideekin elkarlanean. Ikastetxe zein bestelako zentroetan ariketa lantzeko materiala, eta proposamen didaktiko horiek aurkeztu dituzte, gaur, Errenteriko Lekuona fabrikan. Bertan parte hartu dute, Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzaileak; Xabi Lasa Ikastolen Elkarteko Hizkuntza Egitasmoetako mahaiburuak, eta Inma Muñoa Ikastolen Elkarteko hizkuntza egitasmoetako kideak.
Publicidad
Maiatzaren 15etik 25era egingo den ariketan, 16 urtetik gorako belarriprest eta ahobiziek eman dezakete izena, izan ere, Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzaileak esan duenez, «uste dugu ariketa honek helduak interpelatu behar dituela, gaztetxo horien aurrean eredugarri izan daitezen», baina, horrek ez du esan nahi haur eta gaztetxo horiek Euskaraldian ez dutenik egiteko garrantzitsurik.
Euskaraldiaren helburua euskararen erabilera areagotzea da, euskara erabiltzeko aukerak biderkatuz eta hizkuntza ohiturak aldatuz euskaraz gehiago aritzeko. Hori lortzeko, herritar guztiei lehen hitza euskaraz egitea proposatzen die ariketak; eta horrez gain, euskaraz hitz egin ez baina ulertzen duen horri ere euskaraz egitea eskatzen die. Urkijok zehaztu duenez, «bi egiteko modu horiek sustatuz, uste dugu euskararen erabileran pauso handiak eman ditzakegula».
Proposamen didaktiko hauek Euskal Herriko ikastetxe guztietara bidaliko dira, horiek baitira haur eta nerabeak biltzen dituen ingurune naturalak. Gainera, «ikastetxeek ezinbesteko ekarpena egin diote euskararen biziberritzeari, bai ikasleei dagokienean eta baita gurasoei dagokienean ere», gaineratu du.
«Badakigu, gainera, ikastetxe askok oso gustura hartzen dituztela Euskaraldiaren inguruko lanketak» zehaztu du Urkijok, eta eskerrak eman dizkie Euskaraldia euren eremuetan modu horretan sustatzeagatik.
Publicidad
Euskal Herriko gaztetxoek, aurrez aipatu bezala, egiteko garrantzitsuak dituzte Euskaraldian, bai ariketa bitartean eta baita aurretik ere. Etorkizuneko parte-hartzaileak izateaz gain, euren etxeetan erabileran aldeko ezinbesteko pedagogia egin dezakete, ariketaren nondik norakoak azalduz, eta Euskaraldiak proposatzen duena etxeetan egitera animatuz, lehen hitza euskaraz egin, eta elkarrizketa elebidunak mantentzea sustatuz. Goiatz Urkijoren hitzetan «Euskaraldiaren xaxatzaileak» izango dira, akuilua erabiliz etxeetan erabileraren aldeko deia egingo dutenak. Izan ere, etxe askotan euskararen berri haur eta nerabe horien eskutik etortzen da soilik.
Euskaraldiko lantaldeak ikastetxe guztiei material hau erabiltzeko gonbitea luzatu die, ikastetxe publiko, Ikastola, Kristau Eskola eta bestelako zentroetako kideei.
Ikastolen Elkartearekin batera prestatutako material didaktikoak bi helburu ditu: batetik, haur eta gazteei, Euskaraldiaren berri emanez, haiek ariketan duten egitekoa azaldu eta horrek duen garrantziaren berri ematea; eta, bestetik, haur eta gazteen kontzientzia soziolinguistikoa piztea, eta haur eta gaztetxoak informatzea, prestatzea eta ahalduntzea euskararen erabileraren gaian agente aktibo izan daitezen.
Publicidad
Horretarako, orain arte ez bezala, eta Euskal Herriko hezkuntza sistema ezberdinei erantzuteko (iparraldean eta hegoaldean ikasleen mailaketa ez da berdin antolatzen) adin tarteka osatu dira proposamenak: Altxa (3-9 urte), Dantza (9-12 urte) eta Jalgi (12-16 urte). «Proposamen guztiek egitura berbera dute, oro har, ikastetxeetan aplikatzeko lana errazteko eta ikasleen arteko kidetzeak antolatzeko modua emateko», adierazi du ikastolen elkarteko kide Xabi Lasak.
Horrela, proposamenek Euskaraldiaren aurretik, ariketan martxan dela eta ondoren egiteko jarduerak eskaintzen dituzte, adin tarte bakoitzaren ezaugarrietara egokituta: «Labur esanda, material didaktiko honetan hezitzaileek zera aurkituko dute: Euskaraldiaren inguruan egiteko 11 jarduera ikasleekin hizkuntzari buruz hausnartzeko eta bizipenak partekatzeko», borobildu du Lasak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.