Borrar
83 hektarea baso birlandatuko ditu aurten Kutxabankek

83 hektarea baso birlandatuko ditu aurten Kutxabankek

Erakundearen arabera, bere jabetzako basoetako zuhaitzek xurgatzen duten CO2 kopuruak erruz konpentsatzen ditu egoten dituen isurpenak

Lunes, 9 de agosto 2021, 11:14

Basoak ere baditu Kutxabankek. Eta ez gutxi. Erakundeak 1.086,45 hektarea baso kudeatzen ditu guztira, 570.000 zuhaitz baino gehiago dituztena. Milioi erditik gora zuhaitz horiek 13.656 tona CO2 xurgatzen dituzte urtean, «erakundearen isurpenak erruz» konpentsatuz.

Baso horien kudeaketaren berri eman du Kutxabankek ohar baten bidez, adieraziz, aurten 83 hektarea baino gehiago birlandatuko dituela Basoinsa eta Gipuzkoako Baso Jabeen Elkartearen laguntzarekin. «Baso-berritze hori 2020an egindakoari gehituko zaio, urte hartan 87 hektarea birlandatu baitziren», gehitu dute.

Hain zuzen ere, «Gipuzkoako mendietan baso-berritzeko ahalegin handia egiten ari dira, 2020tik 217 hektarea baino gehiago moztu baitira. Zuhaitz asko Intsinis pinu espeziekoak ziren, gaixotasun bortitz batek joak, eta Markesbaso (Azpeitia-Zestoa), Ardume Amestigorrieta eta Aiatxartea (AIA) basoetan zeuden».

Kutxabankek kudeatzen dituen basoetako garbiketa-lanak dira urtero egiten diren beste ekintza garrantzitsu bat: 2020an 94 hektarea inguru garbitu ziren, eta helburua 2021ean 128 hektarea garbitzea da. Pistak kontserbatzeko eta egokitzeko lanak ere egiten dira.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan daude kokatuta Kutxabanken kudeatzen dituen 1.086,45 baso hektareak, «biodibertsitatean aberatsak» horietan ekosistema ugari daudelako. Kudeatutako eremu guztian, «971,72 hektarearen jabea da bankua; horietatik, 932,86 hektarea zuraren baso-ustiapen jasangarriko basoak dira, eta 38,86 hektarea landaredi autoktonoz estalitako zelai eta mendiak, batez ere sastrakadiak, dira, eskualde bakoitzeko ekosistemen berezko biodibertsitate naturalarekin».

Nabarmendi dute, gainera, Kutxabanken mendien «%80 baino gehiago baso-kudeaketa jasangarriko PEFC sistemari atxikita» daudela. Mendi horien kudeaketa UNE 162.000 Arauan ezarritako Baso Kudeaketa Jasangarriaren adierazleak betez egiten da. AENOR da akreditazioa lortzeko adierazleak betetzen diren edo ez aztertzen duen erakunde ziurtatzailea.

Bestalde, Kutxabanken jabetzakoak diren 971,72 hektarea horietan 570.000 zuhaitz baino gehiago daude, eta horiek «13.656 tona karbono-dioxido xurgatzen dituzte eta Kutxabanken isurpenak erruz konpentsatzen dituzte, 2020an 1.272 tona CO2 isuri baititu». Hori dela eta, «Kutxabankek 12.384 tonako 'karbono-aztarna negatiboa' lortu zuen iazko ekitaldian; izan ere, Erakundearen baliabide propioek karbono-dioxido gehiago xurgatu zuten atmosferara isuri zuena baino, erregai fosilen kontsumoa (gas naturala eta gasolioa), elektrizitatea eta langileen garraioa kontuan izanda».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 83 hektarea baso birlandatuko ditu aurten Kutxabankek