Egunerokoan ematen diren keinuak dira maiz, inora ez doazela diruditenak. «Iazko taldean 120 haurretik 37 soilik ziren mutilak, baina dinamika batean bozeramaileak eskatzean denak talde bakar batean ez zen neskarik altxa». Antzerako rol estereotipatuak oso barneratuak ditugu eta hauek lantzea «funtsezkoa da». Nola? Hezkidetzaren bitartez, besteak beste.
Publicidad
Bide horretan lanean eta elkarlanean dabiltza Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) eta EuskarAbentura espedizioa. Lehena gazte eta administrazioen arteko zubi-lana egitean duen plataforma da, besteak beste berdintasuna eta hezkuntza arloak landuz; bigarrena 120 neska-mutil euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezko espedizioa.
Aipatutako adibideaz gain beste mordoa dituzte Irati Baroja Agirregabiriak, EGK-ko berdintasun teknikariak, eta Irune de la Mazak, EuskarAbenturako koordinatzaileetako batek. Hauei erantzuteko lanketa egin behar dela argi dute, ahal den kasuan «egoerak aurre ikusita» eta «emango zaion erantzuna» diseinatuta. Horretaz gain, situazioa behin emanda «egun amaieran ebaluazioan aztertzea ere» oso garrantzitsu jo dute. Eta bide horretan kokatzen da uda honi begira EGK-k garatutako kanpaina.
«Hezkidetzak hezkuntza ez formalean izan duen bilakaera aztertu genuen 'Haziak Astialdira' bitartez», azaldu du Barojak. Diagnosiko hainbat atal astialdiko elkarteekin kontrastatzean zenbait puntu errepikatzen zirela ikusita udalekuak antolatzen dituzten elkarteen hausnarketa sustatzeko kanpaina abiatu du EGK-k duela egun gutxi.
EGK-ko berdintasun teknikariaren esanetan «orain arte planteatu ez duten hori planteatzeko hazitxo» izateko asmoa du. Horretarako kontuan izateko zenbait gai plazaratu dituzte galdera moduan, taldeek udalekuak antolatzeko orduan kontuan izan eta erantzun ditzaten. «Agian udaleku askok urte mordoa daramate hezkidetza lantzen eta bideratua dute gaia, beste batzuek agian orain hasi dute bidea eta horrela gida antzeko bat dute».
Publicidad
Plangintza: Udalekuen aurretik gertakari posibleei erantzuna emateko pausuak definitu. Udalekuen diseinuari denbora eskaintzen zaion bezala, berdintasun ikuspegia txertatzen duten aztertzea eta hausnartzea.
Hezkidetza arduradun figura: Udalekuko koordinatzailea dagoen bezala, profil hau zehaztu eta lanak banatu. Ez du beti pertsona berak egin behar. Begirale guztiek hezkidetza presente izatea komeni da, gainera. Emakumeekin, gizonekin eta pertsona ez binarioekin nola jokatzen den aztertuko du, besteak beste.
Materialak eta espazioak: Kanta, jolas, erreferente eta erabiltzen diren materialetan genero-ikuspegia txertatzea. Historiako emakumeak barneratzea eta rol estereotipatuak saihestea. Espazioa oso zuzenki lotua dago denbora librearekin. Esaterako, futbol porteriek zentralitatea hartzen dute, hau mutilek betez, eta neskak bazterretan geratzen dira. Horrek rolak perpetuatzen ditu eta egindako beste hainbat lan jan.
Ebaluazioa: Gauero edota ekintza bukatzean egiten den azterketan hezkidetza ere txertatzea, ea ekintzetan bermatu den, espazioaren erabilera orekatu den, etab
Hausnarketa abiatua duen elkarteetako bat da EuskarAbentura. «Bakoitza bere etxetik dator motxila banarekin eta lantaldearen azterketa egitea garrantzitsua da gizarteak rol eta bideak oso markatuak dituelako». Horri erantzuteko espedizioa antolatu aurretik begirale taldea aste-bukaera bat elkartu izan da programazioa landu eta urte osoan zehar egindako lana osatzeko, «aurreko espedizioetan parte hartu dugunok zenbait kontu markatzeko eta besteak beste rolen banaketa aztertzeko».
Hilabete gazteekin egoteak alde on eta txarrak ditu. Batetik, ez du urte osoko plangintza garatzeko tartea ematen; baina, bestetik, elkarrekin ordu asko egoteko aukera ematen die. Toke edo klik moduan ikusten du de la Mazak. «Hezkidetza edo berdintasuna 'hemen dago' esateko aukera da, esaterako mikromatxismo bat azaleratzen denean identifikatzea eta erantzuna ematea». Eta ez soilik Jziokitarrarrentzat, begiraleentzat ere. «Bide bidirekzionala da eta gauzak planteatzean eztabaida horrek hainbat kontu azalera ditzake».
Publicidad
Hala ere beti ez da erraza, 'Haziak Astialdira' proiektu pean elkarteekin izandako elkarrizketek azalarazi duten bezala. Hezkidetzak, izan ere, ez du ibilbide luzea izan hezkuntza ez formalean.
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak hezkidetza aztertzeko lehen pausua 2018an eman zuen, zehazki hezkuntza formalean. «Gazteek gaiari buruz zituzten ezagutzen aztertu nahi genituen, hezkuntza prozesuan zein izan zen haien bizipena». Eusko Jaurlaritzak 2015ean lehen plana diseinatu zuen eta 2023a arte du indarrean II Hezkidetza Plana, terminoak bidea egin duenaren seinale, nahiz eta gizarteratzea falta den. Are gehiago hezkuntza ez formalean.
Hein batean, alor hau bigarren maila batean geratu da Batetik, ez da egon administrazioaren plan orokorrik Beldur Barik programaren bitartez administrazioek bertan fokua jarri duten arte. Eta horren eragina nabaria da. Barojaren hitzetan «duela hamar urte astialdiaren munduan ez zen hainbeste erabiltzen». Iritzi berekoa da de la Maza. «Guk lehen haur bezala ez genuen lantzen».
Publicidad
Horrek, hala ere, ez du esan nahi elkarteek euren ibilbidea egin ez dutenik. «Sekulako lanketa egin dute, berdintasunarekiko apustu oso potentea dago atzean eta konpromiso handia dago feminismoarekin arloko profesional eta agenteen aldetik. Soilik ez dela egin hezkidetza termino pean, izendapena azken urteetako kontua da», nabarmendu du EGK-ko berdintasun teknikariak.
Noticia Relacionada
Besteak beste, EuskarAbenturan feminismoa eta maskulinitateak landu dituzte. «Gazteek interes hori piztuta dakartela ikusi dugu, zerbait badakitela». Dinamiketan, nola ez, funtsezkoa da ondo pasaz ikastea eta horretarako batzuetan talde handietan eta besteetan txikiagoetan egiten dute lan, batez ere «lotsa izan ez dezaten».
Publicidad
Planteamendua osatzeko kanpoko elkarteak ere gonbidatzen dituzte euren lanketak elkarbanatzeko eta gazteen hausnarketan laguntzeko. «Egunerokoan ateratzen direnak edo iruzkinak ere baliatzen ditugu dinamikak egiteko». Eta batzuetan, ordu batzuk geroago gazteek lanean jarraitzen dute.
Ildo horretan EGK-k azken urteetan egindako proiektuetan jasotako ohiko eskakizunetako bat da administrazioak hezkuntza ez formalean ere formalean eman dituen pausuak ematea, besteak beste diru-laguntzak bideratuz. «Hezkidetza oinarrietako bat izatea nahi bada planak, aurrekontuak eta formakuntzak eskaini eta jasotzeko beharrezkoak dira», nabarmentzen du Barojak. Eguneroko lanean elkarteek formakuntza beharra nabaritu dute haurrekin sexualitatea, genero-identitatea edo maskulinitatea lantzerako orduan. Horri erantzuteko EGK-k berak formakuntza batzuk diseinatu zituen begiraleei begira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Te puede interesar
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.