Borrar
Iaz antolatutako ikastoroko ikasleak, Donostiako Gipuzkoa plazan Mikel Fraile
Hizkuntza gutxituak nola biziberritu irakasteko ikastaroa jasoko dute nazioarteko 20 aktibistek

Hizkuntza gutxituak nola biziberritu irakasteko ikastaroa jasoko dute nazioarteko 20 aktibistek

Garabide elkarteak antolatu du ikastaroa. Bertan, klase orduez gain, 20 bisita prestatu dituzte euskararen alde lan egiten duten lagunak bertatik-bertara ezagutzeko

Amalia ibargutxi

Donostia

Martes, 25 de septiembre 2018, 13:14

Zer daukate komunean kitxuak, guaraniak, kurduak, maputxeak, amazighak eta euskarak? Hizkuntza gutxituak direla, nazioarteko lurraldeetan bizirik dirautenak. Historian zehar edo egun, bazterketa eta nolabaiteko jazarpena jasandakoak dira. Hainbat ikerketek iragarri dutenez, munduan hitz egiten diren 6.000 hizkuntzetatik, %50 inguru desagertuko dira XXI. mendean. Galera hori ekiditeko borrokatzen dira hizkuntzok, eta saiakera horien baitan kokatzen da, baita ere, Garabide Elkarteak antolatu duen hizkuntza biziberritzeko estratejien inguruko jardunaldia.

Laugarren aldia da Garabide elkarteak Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu ikastaroa antolatzen duena. Hilabete amaieratik abenduaren 14ra arte iraungo du. Ikastaroko partaideek, euren herrietan hizkuntzaren aldeko aktibismoa egiten dute jada, eta 500 ordutik gorako formazioa jasoko dute hizkuntzak biziberritzeko estrategietan.

Zehazki, 12 hizkuntza gutxiagotutako 20 kide izango dira parte-hartzaileak: Kaqchikel, kitxe eta ketxia (Guatemala), yukatango maia eta nahualth (Mexiko), Nasa (Kolonbia), Kitxua (Ekuador), Guarani (Bolibia), kashinawa (Brasil), maputxea (Wallmapu), kurdua (Kurdistan) eta amazigha (Afrika iparraldea). Antolatzaileek nabarmendu dutenez, «emakumezkoak ahalduntzeko apustu sendoa» egin dute aktibistei zuzendutako formazio honetan, eta 20 partaideetatik 14 emakumezkoak izango dira.

Datorren irailaren 26an, goizeko 11:00etan, Aretxabaletako Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultatean, eskainiko du Garabide Elkarteak hizkuntza biziberritzeko estrategiak ikastaroaren hasiera ekitaldia. Bertan izango dira, besteak beste, Unai Elkoro, Aretxabaletako alkatea, Begoña Pedrosa, HUHEZIko dekanoa, Andoni Barreña, Garabide Elkarteko presidentea eta Suna Altun ekintzaile kurdua.

Bisita gidatuak ere bai

Aditu ikastaroan, klase orduez gain, 20 bisita prestatu dituzte euskararen biziberritzen lan egiten duten lagunak bertatik-bertara ezagutzeko. Tartean, hitzaldiak, proiekzioak eta erakusketak.

Hizkuntza eta generoaren harremana lantzeko jardunaldia ere prestatu dute urriaren 19an Bilbon egiteko. Iaz, Urriaren 2tik 30era, zortzi hizkuntza gutxitu ordezkatzen zituzten hamabi pertsonak hartu zuten parte Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari buruzko Ikastaldi Trinkoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hizkuntza gutxituak nola biziberritu irakasteko ikastaroa jasoko dute nazioarteko 20 aktibistek