Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Ia 300 saltoki emakume zientzialarien ikusgarritasuna sustatzeko

Ia 300 saltoki emakume zientzialarien ikusgarritasuna sustatzeko

Elhuyarrek abian jarritako 'Otsailaren 11 erakusleihoak' ekimenera atxiki

J. A.

Jueves, 1 de febrero 2024, 14:42

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira Elhuyarrek 'Otsailaren 11 erakusleihoak' ekimena abian jarri du emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze eta protagonismo handiagoa izan dezaten bultzatzeko eta nesken bokazio zientifikoak sustatzeko. Orotara Abanto-Zierbena, Barakaldo, Beasain, Bilbo, Deba, Elgoibar, Gueñes, Ibarra, Laudio, Ordizia, Plentzia eta Zarauzko 290 saltokik hartuko dute parte, otsailaren 1etik 11ra.

Establezimendu bakoitzak emakume zientzialari bati eskainiko dio erakusleihoa. Zientzialariarekin lotutako ilustrazioak eta informazioa biltzen duten horma-irudiak jarriko dituzte dendan, eta haren ikerketan inspiratuta apainduko dute dendako erakusleihoa. Hala, beraz, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira dendariak, eta emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute.

Bigarren urtez jarraian, GINKANA batean parte hartzeko aukera ere izango da herri hauetan: Abanto-Zierbena, Barakaldo, Bilbo, Elgoibar, Gueñes, Laudio eta Ordizia.

Horretarako, mugikorrean Actionbound aplikazioa jaitsi, eta, dendaz denda, omendutako 12 emakumeen kartelak bilatu eta bertako QRak eskaneatu beharko dira. Emakumeen kartel bakoitzeko QR kodea eskaneatuta, emakume horren inguruko galdera bati erantzun beharko diogu. Horrela, saltokiz saltoki 12 emakumeen QR kodeak bilatu eta galdera guztiei erantzun arte. Herritarren artean eta ikastetxeetan ginkanak iaz izan zuen arrakasta ikusita, aurten egokitu egin dira galderak, eta zailtasun-maila ezberdinetakoak daude parte-hartzaileen adinaren arabera.

Bestalde, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko egunerako, Elhuyarrek bat egiten du Emakumeak zientzian ekimenaren 8. edizioarekin, eta, horretarako, elkarlanean dihardu zientzia eta teknologiaren sarearen erakusle garrantzitsu diren beste 31 erakunderekin

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ia 300 saltoki emakume zientzialarien ikusgarritasuna sustatzeko