

Secciones
Servicios
Destacamos
Miércoles, 3 de agosto 2022, 17:22
Idiazabal Jatorri Izendapeneko eta Artzai Gaztako bazkide banaren gaztak saritu dituzte abuztuaren 1ean ezagutzera eman zen 'Great Taste 2022' zerrendan. Nafarroa iparraldeko Urdazubin kokatutako Etxelekua gasnategiak 'Bengotxea' markapean merkaturatzen duten ardi latxaren esnearekin egindako gaztak bi izar lortu ditu. Idiazabal J.I.-a duen gazta honek sari ugari irabazi ditu, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, 2009az geroztik. 'Great Taste' zerrendan egona da aurretik, eta erakunde berberak -'Guild of Fine Food' delakoak- antolatzen duen World Cheese Awards-en ere izan da saritua. Azken edizioan, esaterako, zilarrezko eta brontzezko dominak jaso zituen.
Izar batekin saritu dute, berriz, Joseba Insausti artzain ordiziarrak 'Otatza' deiturapean merkaturatzen duen Idiazabal J.I.-eko gazta. Horixe da alegia Insaustiren jaiotetxearen izena, baita Zaldibian duen ustiategiarena ere. Uda, berriz, Aralarko Esnaurreta-Mendibil saroian igarotzen dute artzainak eta bere ardiak.
Euskal Herri osoko 100dik gora artzain gaztagile biltzen dituen Artzain Gazta elkarteko kideak dira biak, eta bata zein bestea gazta naturalekin izan dira sarituak. Elkarteak ohar baten bidez jakinarari duenez, urtero bezala «mundu osoko milaka elikagai bildu dira 1994tik Londresen egiten den 'Great Taste' lehiaketa ospetsuan». Aurkeztutako milaka produktuak kategoria desberdinetan sailkatzen dira. Sariak esleitzeko moduari dagokionez, «500 adituk baino gehiagok» parte hartzen duten «kata itsuetan baloratzen dira».
Nabarmendu dute, halaber, «bi gaztategi hauek bakoitzak bere larreetan bazkatzen duten etxeko Latxa artaldeko esne gordina erabiliz» egiten dutela gazta. Biak Idiazabal Jatorri Izendapenaren barruan daude, eta «familia hauek belaunaldiz belaunaldi lan egiteko era eta jakituria transmititzen jakin izan dute. Hainbat alditan sarituak izan dira, bai bertako zein nazioarteko lehiaketa ospetsuetan gure gazten izen ona mugaz bestalde zabalduz».
Horrenbestez, Artzai Gazta eta Idiazabal Jatorri Izendapenetik gaztategiak zoriondu dituzte. «Harro sentitzen gara gure gaztak nazioarte mailan goi mailako adituek horrelako lehiaketetan aukeratuak izateagatik. Gure ustetan honek, beste behin, artzai eta gaztagileen ahalegina, ilusioa eta lan ona goraipatzen du», adierazi dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Tres días de desfiles de Moda Norte en Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.