Borrar
Ikertzaile gazteen «harrobia» sustatzeko deialdia
'Research Fellows'

Ikertzaile gazteen «harrobia» sustatzeko deialdia

Ikerbasquek 15 ikertzaile gazte kontratatzeko egin du

DV

Sábado, 25 de enero 2025, 10:42

Ikerbasque Berrikuntzarako Euskal Fundazioak 'Research Fellow' programaren baitan 15 ikertzaile gazte kontratatzeko deialdia egin du. 2025ekoaren bitartez ikertzaile gazteen «harrobi» bat sustatu nahi du, berrikuntzarako euskal fundazioaren arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez. Research Fellow' programak funtzio bikoitza du: alde batetik, atzerrian lanean dauden zientzialariak erakartzea, euren ibilbideko une batean joan ziren bertoko ikertzaileak barne, eta, bestetik, Euskadin ikertzen dihardutenei beren ibilbidea sendotzeko aukerak eskaintzea.

Zehazkiago, deialdi berriaren bidez bereziki emakume ikertzaileen kontratazioa eta Euskaditik kanpo lanean dauden euskal ikertzaile gazteen itzulera bultzatuko da. Oraingoz, Ikerbasquek 17 herri ezberdinetako 112 ikertzaile kontratatu ditu 'Research Fellows' deialdiaren bidez (56 gizon eta 56 emakume).

Ezagutza arlo guztietako eta hiru eta hamar urte arteko eskarmentua duten mundu osoko ikertzaileek aurkez ditzakete beren eskaerak Ikerbasqueren webgunearen bidez (www.ikerbasque.net), martxoaren 20ra arte. Aurkezten diren ikertzaile guztien nazioarteko ebaluazio prozesu sakona egingo da, Europako Batzordearen irizpideen araberakoa.

Ikerbasquek bost urterako lanpostuak eskainiko ditu, eta azken urtean ikertzaileak ebaluatuak izango dira eta plaza iraunkorrak lortzeko aukera izango dute. Aukeratutako zientzialariek Euskadiko unibertsitate eta ikerketa zentroetan eta jakintza arlo guztietan egingo dute lan, hala zientzia esperimentaletan (Biologia, Kimika, Fisika), nola Bizitzaren Zientzietan eta Medikuntza, Matematika, Ingeniaritza, Gizarte Zientzia eta Giza Zientzietan.

Ikerbasquek lau milioi euro lortu zituen 2021ean Europako Batzordetik 'Research Fellow' programa finantziatzeko lau urtetan zehar, garapen zientifikoa bultzatzeko Europako ekimenik onenetakotzat aukeratua izan ondoren. Hartara, egitasmoak nazioarteko adituek emandako puntuazio gorena lortu zuen: 100 puntutik 99,4.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikertzaile gazteen «harrobia» sustatzeko deialdia