I. M.
Viernes, 8 de noviembre 2024, 15:18
Ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotu, elkarlana sustatu eta euskarazko produkzio zientifikoa akuilatze UEUren funtsetako bat da. Esatea erraza da, ostean dator lana, eta horretan fin jokatu zuen iaz ikerl(h)ari podcastarekin. Emaitza ona ikusita, orain bigarrena abiatu du.
Publicidad
Bigarren denboraldi honetarako lau bideopodcast grabatu dira eta Eider Saragueta Hezkuntza Zientzietan doktoreak eta UEUkideak egingo ditu aurkezle-lanak. Saio bakoitzean gai bat izango da (dibulgazioa, Etxetik mundura, generoa eta Herri-ikerketa) eta gonbidatuak alorrarekin lotura duten ikertzaileak izango dira.
Lehen saioa, dibulgazioari buruzko, jada estreinatu da eta bertan izan dira Aimar Erkiaga Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitatean doktoregaia; Ane Portillo Zientzien Hezkuntzan doktoregaia; Josu Narbarte Arkeologian doktorea.
Datorren hastean helduko da 'Etxetik mundura' (azaroak 11) Olatz Leturiagarekin, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian doktoregaia, Gontzal Carrascorekin, Kultura Ikasketetan doktoregaia eta Pauline Guellerekin, Zuzenbide Publikoan doktorea.
Hirugarrena astebete beranduago helduko da eta hizlari arituko dira Ione Zuloaga Aranzadi Zientzia Elkarteko historialaria; Uxue Diez-Guiral Hezkuntza Zientzietan doktorea, Sara Arruti Zuzenbidean doktoregaia eta Uxue Fernandez Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea.
Publicidad
Azkena, Herri-ikerketa, azaroak 25ean helduko da Haritz Azurmendi Gizarte Zientzietan doktorearekin, Itsaso Larramendi Arkitektoarekin eta Marta Luxan Mugimendu Feministako kidearekin.
Ez da gauzatutako ekimen bakarra, bide horretan egin baititu ehunka elkarrizketa, #Txiotesia lehiaketa, Ikergazte kongresua, Barredromoa eta Akademiatik plazara bezalako ekitaldi dibulgatzaileak. Iaz ikerl(h)ari bideopodcasta eta ikertzaile aitzindariei buruzko dokumentalak argitaratu zituzten, ikertzaile gazte euskaldunen ikusgarritasuna handitu eta beraien lana prestigiatzeko asmoz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.