

Secciones
Servicios
Destacamos
amaia nuñez
irura
Sábado, 16 de octubre 2021
Mari Carmen Iradik ia bizitza guztia darama babarruna landatzen, eta ia sekretu guztiak dakizki. Aurten jada jaso ditu leka guztiak eta lehortzen dauzka Tolosako Babarruna elkartera eraman bitartean.
Urte honetako babarrunak emaitza ona emango duela uste du. «Uda bukatzean bero egun batzuk egin zituen, kolpe pixka bat eman zion eta ez zuen gehiegi hazitzen utzi», azaltzen du. Horrekin, «heltzen hasi zen» eta urriaren hasierarako dena jasota edukitzea ahalbidetu die babarrun handia landatu dutenei. «Babarrun txikia beranduago dator», dio.
Oraindik, alabaina, lan asko geratzen da babarruna merkatura iritsi aurretik. Mari Carmen Iradik eta Inaxio Iturbe senarrak ganbaran aireztatzen uzten dituzte, lekak oraindik duten hezetasuna galdu dezaten. Gero, Lekak Tolosako Babarruna elkartera eramaten dituzte, eta han makina batek aletu egiten ditu. «Ehuneko hamahiruko hezetasuna izan behar dute makinan sartu ahal izateko, aparatu batekin neurtzen da dena eraman aurretik. Bestela, makinak dena zapaltzen du».
Makinak gaur egun beharrezkoak dira ia prozesu guztian. Elkarteko kideek kilo kantitate ugari egiten dituzte eta kantitate horiekin guztiekin prozesua eskuz egitea ez da bideragarria. Hori bai, zati handi bat oraindik eskuz egiten da, jasotzea eta aleen aukeraketa esaterako. «Babarrunen aukeraketa egin behar da eta gero izozkailuan sartzen dira bizpahiru egunetan. Honek onddoa ateratzea ekiditen du. Atera ondoren desizoztu eta paketeak egiten dira», argitzen du Iradik. «Bere prozesua dauka, jendeak ez daki hori eta gero prezioa begiratzen dute».
Mari Carmen Iradik onartzen du babarrun handia landatzeak bere abantailak dituela. Izan ere, jasotzerakoan lekak handiagoak izanda, errazago biltzen dira. Baita aletzea, bereziki eskuz egiten denean, eta aleen aukeraketa. «Babarrunak errepasatzen dituzten emakumeek lan izugarria egiten dute», aitortzen du.
Salmentak gaur egun elkartearen bidez zein norberak bere kabuz egiteko aukera dute. Iradik urte ugari daramatza babarruna lantzen, elkarteko sortzaileetako bat izan zen bere senarrarekin batera eta hemezortzi urtez lehendakaria ere bai. «Babarrunaren alde lan izugarria egin dut», adierazten du.
Oraindik gogoan du, hasierako urteetan Tolosako Babarruna ezagutzera emateko azoketan egiten zuen lana. Behemendi Donostialdea eta Bidasoako Landa Garapen Elkarteak antolatzen duen azoka ibiltarian postua jartzen zuen «hilabeteko larunbat guztietan», baita hainbat azoka berezitan ere, «Altsasun, Tafallan, Gernikan, Ezpeletan…».
Babarruna ezagutzera emateko «lapikoa etxetik eramaten nuen, azokan egosten nuen, dastatzera eman… jendea gustora joaten zen. Horrela saltzen nuen», gogoratzen du. «Bezeroak egin nituen eta babarruna ezagutzera eman nuen. Asko saltzen zen eta hortik bezeroak sortzen ziren». Azoka berezi bakoitzean ehun kilo saltzera iritsi zen. Orain pena du elkarteko inork ez duelako jarraitzen berak hasitako bidea. Tolosako Babarruna elkartean hogeita hamar bazkide inguru daude egun. «Lehen gehiago ginen, baina helduenek ez dute jarraitzen eta gazteak ez dira sartzen».
Babarruna jasota, landareak moztu eta, sareak eta barilak kentzeko ordua da datorren urterako lurra prest egon dadin. Neguan ganaduarentzako belarra landatuko dute agian, «hori ere beharrezkoa baita». Martxoa edo apirila aldera hasiko dira berriz babarrunaren denboraldia: ximaurra bota eta lurra prestatu maiatza edo ekaina aldera babarruna landatzeko. «Ilargia il-goran dagoenean».
Azken urteetan egurrezko poste eta barillekin jartzen dute, sareetan, bi metroko zabalera duten kaleekin. «Babarrunak indar handia hartzen du eta ondo jarri behar dira ez erortzeko. Batzuk artoarekin ere egin izan ditugu, ganaduarentzako behar dugulako. Aurten hau ere oso ondo etorri da».
Publicidad
Amaia Oficialdegui y Beatriz Campuzano | San Sebastián
Fernando Morales y Sara I. Belled
Amaia Núñez
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.