Borrar
Informatikari Euskaldunen Biltzarra azaroaren 7an antolatu du UEUk
13. edizioa

Informatikari Euskaldunen Biltzarra azaroaren 7an antolatu du UEUk

Gai nagusia adimen artifiziala izango da eta urriaren 4ra arte bidali ahalko dira komunikazioak

J. Agirre

Jueves, 5 de septiembre 2024, 12:26

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Informatikari Euskaldunen Biltzarraren 13. edizioa antolatu du azaroaren 7rako, Donostian, aurten ere adimen artifiziala dela gai nagusi, eta komunikazioak bidaltzeko epea ireki du astelehen honetan, urriaren 4ra bitarte.

UEUko iturriek jakinarazi dutenez, bi komunikazio deialdi antolatu dira aurtengo topaketara begira. Alde batetik, ohi bezala, informatikari buruzko esperientziak, garapenak eta ekimenak jasoko dira, eta, beste batetik, dei berezia egin zaie informatikaren adar ezberdinetan ari diren ikasleei, beren proiektu, gradu amaierako lan eta antzeko egitasmoen berri eman diezaten.

Bada, biltzarrean parte hartu nahi izanez gero, izenburua edo produktuaren izena, egileen izen-deiturak, orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila) eta harremanetarako posta elektronikoa eta telefonoa bidali behar dira ieb@ueu.eus helbide elektronikora.

Informatika Euskaldunen Biltzarraren gai nagusia adimen artifiziala izango da bigaren urtez jarraian, nahiz eta aurten adimen artifizial sortzailean jarriko da batez ere arreta, informatikan eta programazioan izan duen eragin sakona aztertuz, bai eta datozen urteetan aurre egin beharreko erronka eta aukera berriak ere.

«Azken urteotan, adimen artifizialak aldaketa itzela ekarri du informatikaren arlo guztietara. Programazioaren paradigmaren aldaketa, datu analisi aurreratua, automatizazio maila berriak, eta giza-makina elkarrekintza hobetua dira horren adibide aipagarrienak. Baina, horrekin batera, pribatutasuna, segurtasuna eta lan merkatuaren aldaketa bezalako gai konplexuak agertu dira. Jardunaldian, gai horiei buruzko hainbat adituren hitzaldiak eta ekarpenak entzuteko aukera izango dugu», azaldu dute.

Horretaz gainera, informatikari euskaldunen bilkura izanik, aipatutako gai horietaz ez ezik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua jardunaldian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Informatikari Euskaldunen Biltzarra azaroaren 7an antolatu du UEUk