![Irakurtzeko arazoak dituzten ikasleei laguntzeko tresna, orain 6 hizkuntzatan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/11/18/Irakurle_Digitala-kGgC-U23042233398ZrE-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Irakurtzeko arazoak dituzten ikasleei laguntzeko tresna, orain 6 hizkuntzatan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/11/18/Irakurle_Digitala-kGgC-U23042233398ZrE-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
J. Agirre
Lunes, 18 de noviembre 2024, 18:13
Irakurketa-idazketa prozesuan irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko Irakurle Digitala tresna 6 hizkuntzatan erabili ahalko da aurrerantzean tresna instalatuta duten web-nabigatzaileetan. Elhuyarrek 2016an garatutako plugina orain arte euskara, gaztelania eta ingelesa erabiltzeko moduan zen eta orain galegoa, katalana eta frantsesa ere erabil daitezke testuak entzuteko; ahots horiek Elhuyarren TTS neuronalaren bidez eskaintzen dira.
Tresna berri hau, besteak beste dislexia duten ikasleei lagungarria suertatuko zaie, baina ez soilik haiei Elhuyarrek azpimarratu bezala. Beste ikasle askorentzat ere lagungarria izan daiteke, esaterako, ikusmen-urritasuna dutenentzat edo hizkuntzari lotutako nahasmenak dituztenentzat. Irakurle Digitalak ordenagailuko pantailan dagoen testua irakurri beharrean entzuteko aukera ematen du, testua nabarmendua agertzen den bitartean; horrela, ikasleak errazago irakur dezake edukia.
Irakurle Digitala Elhuyarrek garatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren babesarekin eta Berritzegune Nagusiak denon eskura jarri zuen.
Irakurle Digitala web-nabigatzaileetan instalatzeko plugin bat da. Firefox, Chrome zein Edge nabigatzaileetan instalatu daiteke, jarraibide erraz batzuekin; Hezkuntza Saileko webgunean daude tresna instalatzeko jarraibideak: (https://www.euskadi.eus/irakurle-digitala).
Erabiltzen dugun web-nabigatzailea aurrez aipatutakoetako edozein delarik ere, itxura bera izango du Irakurle Digitalak. Nabigatzailearen leihoaren goialdean agertuko den barra itxurako gehigarria izango da, eta bost funtzio nagusi izango ditu: Nabigazioa, webgunean edo PDF fitxategian nabigatzeko aukera ematen du. Adibidez, hurrengo esaldira edo paragrafoa irakurtzera pasatzeko aukera ematen du, bai eta aukeratutako esaldia irakurtzekoa ere; abiadura, irakurketa-abiadura bizkortzeko edo mantsotzeko aukera eskaintzen du; hizkuntza, 6 hizkuntzetako testuak irakurtzeko aukera eskaintzen du Irakurle Digitalak. Hizkuntza hautatzeko modua ematen du; ahotsa, irakurtzeko zer ahots erabiliko den hautatzeko aukera ematen du; eta irakurketa-mota, esaldia jarraian irakurtzeko nahiz hitzez hitz irakurtzeko aukera eskaintzen du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.