Itziar Lakak eskuratu du Eusko Ikaskuntza 2024 saria

Epaimahaiak «euskara goreneko maila zientifikoan», besteak beste, jarri izana nabarmendu du

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 17 de mayo 2024, 13:33

«Euskara goreneko maila zientifikoan», besteak beste, jarri izana nabarmendu du epaimahaiak Itziar Laka Mugarza hizkuntzalaria nabarmentzeko 2024ko Eusko Ikaskuntza- LABORAL Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria curriculum irabazle gisa. Laka (Bilbo, 1962) UPV/EHUko irakasle katedraduna da eta 1990an tesia aurkeztu ostean New Yorken, Vienan, Utrecht-en, Napolin eta Río de Janeiro-n izan da irakasle.

Publicidad

Hizkuntzalariak euskarari eta elebitasunari egin duen ikerketaren bitartez, euskararen eta Euskal Herriko garapen zientifiko eta kulturaren inguruan ekarpen nabarmena egin du. Jardun akademikoarekin eta ikerkuntzakoarekin batera, Itziar Lakak lan itzela egiten du zientziaren eta zientzia-kulturaren zabalpenean. Zentzu horretan, epaimahaiak adierazi du «Elebitasunaren inguruan egon diren mito batzuk ebidentzia zientifikoaren bitartez bertan behera utzi ditu, euskarari ez ezik, hizkuntzalaritzari bere orokortasunean ere, ekarpen nabaria eta agerikoa eginez».

Ebazpenak, zehazki, honakoa dio Lakari buruz: «eredu handia izan da, gazteen artean ere, euskara goreneko maila zientifikoan jarriz, metodologia berriak baliatuz, punta-puntako ikerketekin landuz, egun berebiziko garrantzia duten alorrak jorratuz». Besteak beste, 2010ean hizkuntzalaritza esperimentala eta neurohizkuntzalaritza lantzen dituen lehenengo ikerketa-taldea sortu zuen eta hainbat proiekturen ikertzaile nagusi izan da. Egun, Gogo Elebiduna ikertaldeko ikertzaile nagusia da.

Euskararen alde egindako lan horren adierazle da 2006tik Euskaltzain urgazle dela eta 2013an euskaltzain oso izateko proposatua izan zela. Horretaz gain, 1996ko liburuan euskarazko gramatika deskribatu zuen ingelesez eta Jakiunde Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kide da.

Sariaren epaimahaia Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko zazpi unibertsitateetako eta Musikeneko ordezkariek osatu dute, Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxako ordezkariekin batera.

Garazi Navasek eta Maite Aizpurua, Gazte saria

Era berean, epaimahaiak Garazi Navasek eta Maite Aizpuruari eman die Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria ' Adarbakarra eta soinujolea' lan performatiboagatik. Bere proposamenak euskal kulturaren irudimenean, mitologian eta erreferentzietan ikertzera gonbidatzen dute, ikuspegi queer-feminista eta garaikidean oinarrituta. Diziplinartekotasunetik (musika, literatura eta antzerkia) euskal kulturaren elementuak eguneratuko dituzte. Saria 6.000 eurorekin lagunduta dago.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad