Borrar
Juan Mari Beltran, Oiartzungo Soinuenea-Herri Musika Txokoan artxiboko irudi batean. Lobo Altuna
Juan Mari Beltran, 2024ko Manuel Lekuona Saria

Juan Mari Beltran, 2024ko Manuel Lekuona Saria

Epaimahaiak ibilbide luze bezain oparoan egindako «dibulgazio lan multidimentsionala» goratu du, besteak beste Oiartzungo Soinuenea-Herri Musika Txokoa

Jon Agirre

Donostia

Martes, 5 de noviembre 2024, 08:23

Juan Mari Beltran Argiñena (Donostia, 1947) musika interpretatzaile, ikertzaile, sustatzaile eta irakasleak jasoko du 2024ko Manuel Lekuona Saria ibilbide luze bezain oparoan egindako «dibulgazio lan multidimentsionala» dela-eta, Eusko Ikaskuntzak jakinarazi duenez. Asko dira egindakoak, besteak beste musika herrikoiari buruzko materialak biltzeko bilduma eta hartatik jaiotako Soinuenea-Herri Musika Txokoa, 2002an Oiartzunen ateak ireki zituena.

Ebazpenean epaimahaiak adierazi du Beltranen jarduna «txikitik unibertsalera» joan dela eta «instrumentu-familia desberdinak Europako ingurune kulturalean barneratzen eta kokatzen» lagundu duela. «Ondareari abanguardiako itxura ematen asmatu du eta, prestigio gabeko musika-tresnei merezi duten errekonozimendua eman die», amaitzen du.

Haurra zelarik, Juan Mari Beltranek Etxarri Aranatzen hasi zuen bere musika ibilbidea klarinete eta txistulari gisa, eta 16 urterekin Argia - Donostiako Euskal Dantzari Taldean sartu zen. Irakasle gisa, Hernaniko Musika Eskolan eman zituen lehen urratsak alboka, dultzaina, txalaparta, txanbela eta txistua irakasten.

1960ko hamarkadan abiatu zuen bere proiektu garrantzitsuena, formatu eta modalitate guztietako materialak bilduz. Emaitza denok ezagun dugun folklore tradizionalaren inguruko dokumentazio, sustapen eta topaketarako zentroa da. «Euskal Herrian bakarra», nabarmendu duten bezala. Bertan

dira instrumentuak, partiturak, diskoak, ikus-entzunezkoak eta grabazioak biltzen dira, etnomusikologian espezializatutako liburutegi batekin batera. «Soinuenea kultur transmisioaren esparruan egindako lan sendo eta iraunkorrenetako bat da», dio oharrak.

Saria 1983an sortu zen, euskal kulturaren alde lan egindako pertsonak goratzeko. Remigio Mendiburuk sortutako brontzezko eskultura, Manuel Lekuona saria irudikatzen duenak, ekitaldi publiko batean emango zaio, 2025ean, ziurrenik udaberrian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Juan Mari Beltran, 2024ko Manuel Lekuona Saria