Secciones
Servicios
Destacamos
2021koa oraindik bukatu ez denean, 2022 KMKerako lehen urratsak eman dira dagoeneko. Izan ere, atzo bertan jaso zuten Ibarrako Uzturpe ikastolako arduradunek hura antolatzeko ardura ematen dien lekukoa, Andramendi, San Benito eta Jakintza ikastoletako lehendakarien eskutik. Festa giroan eta txalo artean iritsi zen lekukoa Jakintzako atarira, goizean, euripean, Beasain, Lazkao eta Ordizia lotzen dituzten bideak zeharkatu ostean. Musikaz lagunduta, bizikletan eraman zuten hiru ikastoletako ordezkariek batetik bestera. Ilusioz eta hunkituta hartu dute Uxue Sukia Uzturpe ikastolako zuzendariak eta Amaia Lasa lehendakariak.
«Eskertu nahi diogu KMK Kultur elkarteari egoera honetan guregan konfiantza izaten jarraitu. Ohore handia da ikastolaren-tzat eta orohar ibartar guztientzat lekuko hau hartzea», azaldu zuten. «Baina ohoreaz gain, ardura, ilusioa, emozioa eta erronka ere badira guretzat 2022ko KMK Ibarra bezalako herri txiki batek antolatzea. KMK ereduaren inguruan hausnarketa lan handia egin da eta tamalez pandemiaren ondorioz ezin izan da azken bi urteotan nahi bezala gauzatu. Beraz, bide honetan ikasitakoak jaso, elkarlanerako eredua bereganatu eta ideia freskoak txertatuz gure ekarpena egiten saiatuko gara Gipuzkoako ikastolon jaiari. Horretaz gain hau ere bada guretzat aukera Ibarra herriagoa egiteko eta baita ere gure ikastolaren balioaren KMK eredu berrian islatzeko. Beraz hazia erein dugu hemen, martxan dugu elkarlana, eta zuen lekukoa hartu ondoren, bihartik aurrera 2022ko gure KMK partikularra den baratza lantzeari ekingo diogu Ibarran uzta oparoa izan dezagun».
Gipuzkoako Ikastolek 2015ean abian jarritako Kilometroaken aro berriari beste urrats bat egingo zaio hala. «Eredu berriak jai parte-hartzaileagoa ekarri behar du, orain arte bezala euskara eta euskal kultura ardatz izango dituena, auzolanean antolatuta, gainontzeko eragileekin lankidetzan, ikasleen arteko harremanetan sakonduko duena, eta Gipuzkoako ikastola guztiok elkarren artean gauzatuko duguna», adierazi zuen Nekane Artolak. «Ikastolen mugimendu bizia behar dugu Kilometroakek urte luzez iraun dezan, hori da ikastolen iparra, horretan dihardugu».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.