Etorkizuneko gizarteak izan ditzaken erronkak identifikatu eta, ahal den neurrian, aurre hartzea bilatzen du Eusko Ikaskuntzaren GizarteLAB proiektuak. Hartarako mahai beraren bueltan elkartzen dituzte herritarrak baina baita udaleko politikari eta teknikariak. Taldea eratzea kostatzen zaiela onartzen du Koro Muro arduradunak, baina ostean bertaratuek errepikatzeko gogoa izan ohi dutela.
Publicidad
– 2019an sortu zuen Eusko Ikaskuntzak GizarteLAB proiektua berrikuntzarako programa bezala. Ordutik bost urte eta 12 udalerritan garatu da. Zein da epe honen balantzea?
– Alde batetik, arrakastatsua izan dela esan dezakegu, noski zuzentzeko gako batzuk daude, baina programa bera organikoa da hasieratik eta moldatzen joan da. Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako eskari batetik abiatu ginen, laborategi antzeko bat eratzea, zahartzaroarekin zuten gaiak jorratzeko baina ahal zela aurrehartzea landuz. GizarteLAB asmatu genuen 45-55 urte bitarteko jendearekin, hau da, hemendik 10-15 urtetara jubilazio garaira edo helduko direnekin bizitzen ari garen eta datozen aldaketa bortitz eta azkar hauetan modu egokian aurrera egiteko behar ditugun gaitasunak lantzeko, moldatzeko eta gerria izateko. Hori da gure leitmotiva. Denok ditugun gaitasun sozialak dira, ez unibertsitateak edo lan munduak emanak. Soilik tarteka ahaztuak edo herdoilduak ditugula.
– Edozein herrira molda daiteke?
– Bai. Taldean herriko eragileak eta herritar arruntak egotea eskatzen dugu, baina baita politikariak eta teknikariak ere. Identifikatu dugu politikoak urrun daudela, nahiz eta herri txiki edo ertainetan landu desafekzioa zegoela. Guk mahai berean jartzen ditugu eta hausnarketa sakonak jolas eta ariketekin nahasi. Horrek asko laguntzen du kontatzen diren gertakariek pertsona ikustea dakartelako.
– Hasierako abiapuntu hartatik nola moldatu da?
–Gauza asko aldatu dira, modeloa eta metodologia ere egokitzen joan gara. Zenbait kontu baztertu dira berebiziko garrantzia ez zutelako eta beste zenbait gehitu edo potentziatu. Esaterako, publiko xedea zabaldu dugu belaunartekotasuna ere lantzeko edo metodologia tokian tokiko errealitatera edo gaietara moldatu.
– Topaketek udalen eta herritarren arteko harremana hobetzeko eta tokiko erronkak lantzeko helburua dute. Nola hausten da deskonfiantza abstentzio une hauetan?
– Prozesu bat da, dinamizatzaileak saiatzen gara alkate edo politikari figura hori kanpoan gera dadin, batez ere karguan urte asko daramatenen kasuan. Herritarrekin ere landu behar da, tarteka aldarrikapenekin hasten direlako eta ez delako unea. Baina nahiko erraz ateratzen da, ez dago ego gehiegirik. Legazpikoa izan daiteke adibide bat, aitzindariak izan direla. 2019an hasi ginen eta oraindik jarraitzen dugu, baina lortu genuen herritarrek Koldobike Olabide alkatea kargutik harago pertsona bezala ikustea.
Publicidad
– Hain gizarte polarizatuan, txiki baina banatuan, foroen beharra dago?
– Daukagun arazo nagusienetako bat jendea biltzea da. GizarteLAB zer den azaltzea zaila da oso abstraktua delako. Ez da kale bat egokitu edo jaiak antolatzeko bilera bat. Baina kuriosoa da, behin taldea eratutakoan tailerrak ondo doazelako eta ostean errepikatzen dutelako. Amaitzerakoan esan izan digute 'eta orain nik zeinekin hitz egingo dut gai hauei buruz, kuadrillakoekin ezin dut'. Badago beharra, baina egia da denok ditugula kontu mordoa eta horrelako foroetara denbora bat eskaintza esfortzua dela, hori onartu beharra dago.
– Erronkak ebaluatzeko atea irekitzen duzue. Nola kudeatzen da kritika hutsean ez geratu eta eraikitzailea izan dadin?
– Erronka oso konkretuak izaten dira. Aipatutako Legazpin jubilatuen etxera, gizarte zentroa dena, soilik jubilatuak joaten zirela identifikatu zen. Espazioa handia da, gela mordoarekin, eta leku pribilegiatuan kokatuta. Denon artean gizarte zentro izaera hori nola indartu aztertu zen, herritarrek zuten ikuspegia nola aldatu. Esperientziatik igarota aldaketa ez da bat-batean ematen, baina lortzen da eraikina bestelako ikuspegiekin lotzea. Gakoetako bat esperientziak tokian tokiko baliabideekin eta komunitatearen balioekin egingarriak izatea da, ikaskuntza esperimentala balioan jarrita, egiteko modu berriak ikasiaz eta komunitatea indartuz.
Publicidad
– Behin tresnak emanda, asmoa Eusko Ikaskuntzak pauso bat atzera ematea da?
– Bai. Gradualki aldenduz joatea komunitatea autonomia izan dadin. Une honetan aurreratuena Legazpikoa da eta hilabetean behin edo juntatzen gara bideratze lana egiteko, haiek tresnak eta jakinduriak badituztelako, baita nora joan nahi duten.
– Udal arduradunen hasierako inplikazioak eta ebaluatu daitezkeen epe laburreko ekintza pilotuak diseinatzaileak parte-hartzera motiba dezake?
– Saiatzen gara, baina batzuetan esplikatzeko zaila da eta ulertzea ere kostatzen da. Udalbatzaren batean egon naiz azaltzen eta ez dute ikusi, une horretan behar ez zutela iritziz. Baina etorkizunean ez dakigu zer gerta daitekeen, adibidez, nahigabeko bakardadea landa-eremuan gehiagotzen ari da eta etorkizunean arazo bat izan daiteke, familia-ereduak aldatu dira eta horregatik gure tematzea komunitatea sortzearen beharrarekin, ikusten dugulako etorkizuna komunitarioa ez bada ez dela izango. Egin behar dena da aurrehartu, guretzat mantra bat da. Ostean laguntza eskatzea asko kostatzen baita.
Publicidad
– Gizarte indibidualistagoaz ohartarazi duzue eta 'Ni'-tik 'Gu'-rako trantsizioa egitera deitu. Pandemiako urteek komunitatea sortzea zaildu dute?
– Leku askotan ikusten ari gara, erakundeetan, enpresetan eta elkarteetan, belaunaldi arteko errelebo falta. Egungo gazteak beste eredu batzuk dituzte, oso solidarioak dira baina puntualki. Ez dute epe luzeko afekzio edo lotze hori. Moldatu behar dugu, ez dakit nola, baina belaunaldi artekotasuna landu behar dugu komunitate horiek hala izan behar direlako derrigorrean. Eta era berean, kultur artekotasuna, maiz bestelako beharrak dituzte eta ez dute ezagutzen elkartegintza. Irunen espazioa sortu genuen harremanetan jartzeko bi errealitateak, nitxo bat zegoela ikusi genuen.
– Ildo horretan ikuspegi zabalago izateko beharra ere mahai gainean jarri duzue. Erresistentziak daude ala ari gara moldatzen gizarte bezala?
– Kostatzen zaigu, baina migranteen aldetik ere. Konfiantza bi aldeetakoa izan behar da eta leku batzuetan lortu dugu pausoren bat ematea, esaterako Irungo kasuan. Bilbon ere euskararekiko jarrera aldatzeko gazteak batu genituen 'Euskaragaz Egizu Match' eta jarrera ezkor batzuk leundu genituen. Baina batez ere lortu genuen gazte talde oso heterogeneoa euskararekiko afekzio eta desafekzioaz hizketan jartzea.
Publicidad
– Bizimodua birpentsatzera eta aldaketa sistemikoak txertatze bidean, nora joan beharko luke gizarteak?
– Nik uste 's' bastante izango dituen bidea izango dela, orokorrean gauza zuzenak ez direlako ondo ateratzen. Mugarri batzuk markatu behar dira, baina malgutasunez eta bidezidorrak gurutzatuz. Eta argi izanda komunitarioa izan beharko dela. Derrigorrez indartu behar dugu, aipatutako 'Ni'-tik 'Gu'-ra jauzi eginda eta egozentrikotik ekozentrikora igarota, ekosistema baten parte garelako.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.