Borrar
Korrika aplikazioa eraberrituta, hilero zozketak egingo dituzte

Korrika aplikazioa eraberrituta, hilero zozketak egingo dituzte

J. Agirre

Miércoles, 11 de diciembre 2024, 12:49

Korrikarik gabeko urtea izan arren, antolakuntzak albisteak dakartza, aplikazioaren diseinua berritu baitute. «Hurrengo Korrikari buruzko albiste nagusiak zuekin partekatu ditugu, dakizuenez dagoeneko buru-belarri baikabiltza haren prestaketan», zabaldu dute. Hala, bertan bilduko dira interesekoak izan ohi diren hainbat informazio: kanta, ibilbidea, omendua, etab. Aplikazioaren bitartez «pixkanaka» zabaltzen joango direla aurreratu du AEK-k.

Era berean, Korrikazaleokin «harreman estuagoa» eduki eta Korrikari agertzen dioten «fideltasuna» eskertzeko, ekainera bitartean «opari bereziak» banatuko dira zozketen bidez.

Hasteko, Korrikak Esne Beltzaren azken kontzerturako sarrerak banatuko ditu. Otsailaren 1ean, Bilbao Arenan, musika taldeak agur esango die oholtzei hamazazpi urte eta gero. Gainera, kontzertuan Korrikarekin lotutako ezustetxoa egoteaz gain, kartel zoragarria dakar. Taldea oso ondo lagunduta egongo da azken jai horretan, Fermin Muguruza, La Pegatina, Green Valley, Amak, Xiberoots, Chambao eta El Canijo de Jerez izango baititu ondoan, besteak beste, eta sorpresa gehiago ere izango direla iragarri dute. Bada, ekitaldi horretarako bost sarrera bikoitz lortzeko zozketak egingo dira, abenduan eta urtarrilean.

Gainerako opariei dagokienez, irabazle suertatuz gero, honako hauek eskuratuko ditu: Korrika katilua, lau liburu, Berriarekin elkarlanean Korrikaren urteurrena ospatzeko sortutako trixerta, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa (motxila, bolaluma, kantinplora eta koadernoa) eta Malum Rex jatetxean afaltzeko zein bazkaltzeko 50 euroko bonua.

Zozketek prozedura erraza izango dute: aplikazioaren bitartez bidaliko duten inprimakia bete (izen-abizenak, e-posta eta telefono-zenbakia) eta, besterik gabe, zozketetan parte hartuko du erabiltzaileak. Lehendabiziko zozketa aurreko larunbatean egin zen, Durangoko Azokarekin bat eginda.

Korrikaren bihotza zure sakelakoan: albisteak, nobedadeak eta informazio garrantzitsuena, dena leku bakarrean. Eskaneatu QR kodea eta unean bertan izango duzu Korrika aplikazioa!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Korrika aplikazioa eraberrituta, hilero zozketak egingo dituzte