Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Miércoles, 5 de febrero 2025, 13:10
Euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea helburu duen Euspot lehiaketaren 2025eko gaia adiskidetasuna izango da. Zehazki, gehienez 30 segundu iraun ditzakeen spotak 'zer da lagun izatea?' galderari erantzun beharko diete.
Gazteen artean harreman osasuntsuak eta errespetuzkoak sustatzeko asmoz, adiskidetasuna balioan jarriko duen spot sortzaile eta originalak bilatzen ditu antolakuntzak. «Harreman osasuntsuak funtsezkoak dira garapen integral, sozial eta emozionalerako, eta beharrezkoak dira nortasuna eraikitzeko eta ongizate orokorra lortzeko. Harreman osasuntsu horiek eraikitzeko orduan, lagunek garrantzi handia dute. Adiskidetasuna errespetua, babes eta onarpena izatea da, epairik gabe norbera izateko aukera. Harreman horretan lekua eta elkarren laguntza izateko aukera izatea, eta bidea elkarrekin egitearen sentsazioa. Lagun bat altxor bat da, zaindu beharreko harreman estu, sendo eta orekatua. Zeintzuk dira harreman osasuntsuen oinarriak? Nola jakin harreman bat osasuntsua dela?», dio oinarriak.
Telebista konbentzionaletan edo sare sozialetan zabaltzeko ikus-entzunezko iragarkiak dira eta gizarte orokorrari, baina bereziki gazteei zuzendutako iragarkia izan behar da.
Euspot euskarazko spot lehiaketa 2012 urtean sortu zuten Aretxabaletako Udalak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Arteman Komunikazioak. Horretarako, antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita, erantzun beharko diote sormen erronka horri. Antolatzaileen asmoa da aurkeztutako lanei ahalik eta hedapen handiena ematea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.