![«Larrialdi linguistikoaren» aurrean «olatu berria» sortzeko konpromisoa berretsi du UEMAk](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/12/14/uema-kImC-U230272655923IxF-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![«Larrialdi linguistikoaren» aurrean «olatu berria» sortzeko konpromisoa berretsi du UEMAk](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/12/14/uema-kImC-U230272655923IxF-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Urtean zehar egindako lanekin pozik, baina egoerarekin «arduratuta» mintzatu da larunbat honetan Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) lehendakari Martin Aramendi. «Euskara larrialdi linguistikotik ateratzeko hizkuntzaren aldeko neurriak ezinbestekoak dira, eta jauzi handi bat egin norabide egokian», aldarrikatu du batzarkideen aurrean egindako hitzartzean. Bide horretan, udalerri euskaldunek jauzi handi hori irudikatzeko eta bide-erakusle izateko ardura dutela adierazi du, baita «euskarak behar duen olatu berria sortzeko erantzukizuna eta konpromisoa» berretsi.
Zarautzen egindako batzar nagusian 150 bat alkate eta zinegotzi bildu dira eta, besteak beste, 2024an egindakoaren balantzea aztertu eta 2025erako egitasmo nagusiak onartu dituzte. Lehenetatik 'Bizkarsoro' filma herri zein ikastetxeetan proiektatzeko kanpaina azpimarratu du, «herritarren sentsibilizazioan eta ahalduntzean eragiteko» izan duen garrantziagatik. Banatzaile eta ekoizleekin hitzarmena sinatu zen hartarako eta Iñaki Iurrebesok herriz herri dozenaka hitzaldi eman zituen.
Hezkuntzak etorkizuneko erabilera-ohiturak finkatzeko duen garrantziaren jakitun, UEMAko tenikariek ikasle, hezitzaile eta gurasoekin herriz herri egindako ehunka saioak aipatu ditu jarraian: ikasleekin 305 saio, 6.000 ikaslerengana helduz; irakasleekin 34 saio, 789 irakaslerengana helduz; eta gurasoekin 26 saio, 290 gurasorengana helduz.
Azken hauen ardaztu da «euskara eta kulturartekotasuna uztartzeko» UEMAren egitasmoa, lehenik Zaldibian abiarazitako 2021ean eta jada 29 herritara zabaldu dena. Xehatu dutenez, aurten 11 herri berritara heldu da eta herri eta eskolek «modu autonomoan lantzeko» baliabideak sortu dira.
Azkenik, Miren Segurola koordinatzaileak 2024an sei udal berri batu izana azpimarratu du, baita 70 udalen erabilera planak egin izana, herritar berrientzako 23 harrera protokolo abiarazi izana, edota zerbitzu sektorean euskararen garrantzia nabarmentzeko 80 herritan egindako kanpaina.
Batzar nagusia baliatu da, era berean, Arano eta Lekunberrik UEMAko kide izateko egindako eskariak aztertzeko. Batzarkideek baiezkoa eman ostean bi udalerriak barne, 113k osatuko dute aurrerantzean eta, guztien artean, 348.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuko dute.
Lekunberri kide izatearekin «oso pozik» mintzatu da Arkaitz Goikoetxea alkatea. Arkaitz Goikoetxea pozik agertu da Lekunberri UEMAko kide delako gaurtik aurrera. «Erabaki honekin, batetik herritarrei esan nahi diegu Lekunberri udalerri euskalduna dela, eta bete egiten dituela UEMAn sartzeko baldintzak. Nahi genuke hori pizgarri bat izatea herritarren motibazioan, alderdi emozional hori garrantzitsua iruditzen zaigu, herritarrak harritu ere egin dira-eta kontu honekin. Nolabait, herrian barneratuta dago Lekunberri herri erdalduna dela, bai behintzat inguruan dituen beste batzuekin alderatuta. Eta hala da, erdaldunagoa da, baina erabaki honekin, astindu bat eman nahi diogu iruditeria horri. Bestetik, iruditzen zaigu Udalak eredu izan behar duela euskararen normalizazio prozesuan eta garrantzitsua da euskararen erabilera indartzea».
Joxan Ruiz Aranoko alkateak erabileraren inguruko kezka aipatu du, erronka berriekin batera: «Arano betidanik izan da euskararen arnasgune sendoa, baina badaukagu kezka erabileraren inguruan; bereziki, sare sozialen erabilerarekin, nerabeen eta gazteen artean. Erabileran eragiteko, UEMAren lana eta zerbitzuak lagungarri izanen ditugu, eta UEMAko kide izateko konpromisoa hartuta, areago eutsi behar diogu euskaraz bizitzeko hautuari. Aranoko euskalkiaren transmisioan ere egin nahi dugu indarra. Gutxi dira Aranoko euskalkia hitz egiten dutenak, eta beharrezkoa dugu transmisio hori eman dadin, ez galtzeko. Horretan ere lagundu diezaguke UEMAk».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.