Iker Mendia
Lunes, 18 de noviembre 2024, 13:02
Lau ikastola, Argia, Ibaialde, Argantzun eta Kattalin Elizalde eta Kanboko Ikastolen Etxearen artean banatuko dira 736.000 euro Gasteizko Armentia ikastolan mugimenduko 114 ikastoletako ordezkarien presentziarekin egindako EKEren Batzar Nagusian erabaki bezala. Batasunaren eta kohesioaren balioa azpimarratu dute batzarrean, bai eta elkartasuna eta lurraldetasuna ere.
Publicidad
Euskal Herriko 114 ikastolen elkartasun adierazpide den elkargunea, ikastolenak diren hainbat balioen praktika dela nabarmendu zuten, izan ere «halako ekimen baten atzean ez baitaude datu ekonomikoak soilik, elkartasuna, lurraldetasuna eta taldekotasunaren praktika ere bada ekimen hau».
736.000 euro banatu dituzte gaurko batzarrean, lau ikastolaren eta Kanboko Ikastolen Etxearen artean, euren proiektuak garatu ahal izateko bultzada izan dadin. Laguntza hau heldu den urterako da, eta kapital ekarpen gisa eman dira. Zehazki, honela banatu dute: Argia Ikastola (Tutera), 120.000 euro; Ibaialde Ikastola (Lodosa), 120.000 euro; Argantzon ikastola (Argantzon), 50.000 euro; Kattalin Elizalde kolegioa (Senpere), 300.000 euro eta lanen bigarren faseari ekinez gero beste 100.000 euro; eta Ikastolen Etxea (Kanbo): 46.271 euro.
«Erabaki hauei esker Euskal Herrian euskararen normalizazioaren bidean ezinbestekoak diren egitasmoak lagunduko ditugu», adierazi du Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artolak. «Taldeak norberaren errealitate eta egoeratik harago begiratzeko aukera ematen digu. Taldeak markatzen digu iparra, galduta gaudenean, ematen digu babesa garai zailetan, pozak partekatzeko ospakizunak antolatu eta erabakiak hartzeko sendotasuna ematen digu. Gure izatearen oinarri dela esan dezakegu, beraz».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.