DV
Sábado, 8 de febrero 2025, 17:01
Kazetaritza hobe bat egitea, zorrotzagoa, emakumeei buruzko albisteen kutsu sexista gainditzeko, aintzat hartuko duena «kritikaren erantzukizuna» beharrezkoa da Maria Gorosarri UPV/EHUko ikertzailearen ustez. Espainiako Estatuko idatzizko eta ikus-entzunezko hedabide garrantzitsuenetan azken bost urteetan eginiko argitalpenak aztertuta heldu da ondoriora Gorosarri. Ikerlanaren helburua, bere hitzetan matxismoa iraunarazten duten kazetaritza praktikak identifikatzea eta kazetaritza feministaren definizioa formulatzea izan da.
Publicidad
Hau da, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna eragozten duten oztopoak aipatzeaz gain, gizarte igualitario baten ikuspegia azaltzeko betebehar eraikitzailea bete behar du kazetaritzak ikertzailearen esanetan. «Kazetaritza feminista ez da kontuan hartu beharreko jardunbide egokien zerrenda itxi bat, erredakzioarentzako eta hedabideentzako iparrorratz bat baizik», aldarrikatu du.
Hedabide batzuek genero zuzendariaren figura sortu dute, besteak beste hizkuntza sexista saihesteko eta protagonisten eta iturrien parekotasuna sustatzeko, baina Gorosarriren iritziz, hori ez da nahikoa izan kazetaritzan ikuspegi feminista txertatzeko, pertsona bakar baten esku uzten delako erredakzio osoaren erantzukizuna.
Analisian, agerian gelditu da kazetaritza profesional objektiboak kazetaritza jardunbide desegokiak erreproduzitzen dituela; hala nola gizonen neurriz gaineko presentzia, protagonista eta iturri nagusi gisa (%74, Estatuko hedabideetan, 2020ko GMMPren arabera), eta genero indarkeriari buruzko dokumentu deontologikoen aplikaziorik eza.
Ikerketaren beste ondorio bat da albisteetan gizonak protagonista nagusi eta informazio iturri izateak erreproduzitzen dituela «ezagutzaren» pribilegioa (gizonek esplikatzen dute mundua) eta «boterearena» (berezkoa da gizonek boterea izatea).
Publicidad
Gorosarrik, kazetaritza feminista definitzean, aintzat hartzen du Kate Manne filosofoak aipaturiko bederatzi pribilegio maskulinoetako bakoitza gainditzearen betebeharra. Kazetaritzaren lanbidean berdintasuna lortzeari ezartzen zaizkion erresistentzien artean, nabarmentzekoa da emakumeen aurkako indarkeriaren tratamendua. Adibidez, «Bi urte, adingabe inkontziente batekin sexu harremanak izateagatik» bezalako titularretan, sexu indarkeria erotizatzen da, ez direlako bereizten sexua eta erasoa. Gainera, egiaztatu denez, «ustezko» terminoa hiru aldiz gehiago erabiltzen da bikotekidea salatzen duena emakumea denean. Era berean, genero indarkeriari buruzko informazioetan, bizilagunek emandako informazioen bidez lantzen dira albisteak, beste delitu batzuetan ez bezala. Horri gehitu behar zaio emakumeen gorputzaren sexualizazioa irudi gehienetan, Gorosarrik lotzen duena «gorputz kontrolaren» pribilegioarekin, batez ere emakume kirolarien kasuan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.