Secciones
Servicios
Destacamos
Alex Sardui Gatibuko abeslariaren izena bolo-bolo ibili da egunotan sare sozial eta komunikabideetan. Hasiera batean, taldeak BECen eskainiko duen agur kontzertuaren arrakastari lotuta –bigarren saio bat ere iragarri dute–, baina gero are oihartzun handiagoa izan duen polemika batean nahastuta. Izan ere hauxe azaldu zuen Sarduik elkarrizketa batean: Musika arloan «ez dago (emakumeekiko) diskriminaziorik, edo nik behintzat ez dut ikusi. Egia da ez dagoela hainbeste emakumerik lanean, baina ez da inoiz diskriminaziorik egon». Adierazpen horiek, noski, hautsak berehala harrotu zituzten eta 150 emakumezko musikarik bat egin zuten bizkaitarraren hitzak gogor kritikatzen zituen idatzi batean. Panorama horren aurrean, ez zuen denbora alferrik galdu Sarduik eta laster asko bideo labur bat eskegi zuen sare sozialetan barkamena eskatuz. «25 urte ibili gara emakumeak defendatzen», azaldu zuen Gatiburen ahotsak, eta egindako adierazpen «eskasak» ez direla bere «logikan sartzen».
Ez ditut nik Sarduiren adierazpen haiek justifikatuko, baina aldi berean Sarduik zintzotasunetik hitz egin zuela esango nuke. Berak ez zuen halako diskriminaziorik nabarituko bere ibilbidean. Hori bai, ez zatekeen gaizki egongo inguruan zituen emakumeei galdetu izana edota musikan «hainbeste emakumerik lanean ez dagoela» ikusita, zergatik ote den galdetzea...
Duela urte batzuk lankide batekin izandako solasaldia ekarri dit honek gogora. Izan ere, hark ere antzeko hitzak erabili zituen martxoaren 8aren harira, gure gremioan, eta EAEn, matxismorik ez dagoela harrotasunez azpimarratzeko. Segundo gutxi behar izan nituen protagonista nahiz lekuko gisa nik neuk bizi izandako hainbat egoera zerrendatzeko. Batzuk besteak baino larriagoak, asko txantxa testuinguru batean gertatutakoak, baina guztiak joera berekoak. Baina haren hitzak ere zintzoak ziren. Berak ez zituen diskriminazio egoerak identifikatu bere inguruan.
Duela aste batzuk Viniciusen adierazpen batzuek polemika latza piztu zuten. Espainiak arrazakeriaren aurkako borrokan aurrera egiten ez badu 2030eko Munduko Txapelketaren egoitza izan beharko ez lukeela azaldu zuen brasildarrak eta arrapaladan atera ziren kazetariak, politikariak, kirolariak... adierazpen horiek ezeztatzera. Espainia ez dela inolaz ere arrazista. 2022an, Barne Ministerioak 1.869 gorroto-delitu eta -gertakari erregistratu zituen Espainiak; horietatik 755 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin lotuta egon ziren, eta beste 22 ijitoen aurkako diskriminazioarekin. Ez dakit datu horiek Espainia herrialde arrazista bihurtzen duten edo ez, baina ziurrenik telebista eta irratietan hori ezeztatzera atera ziren horietako gehienek –zuriak ia denak– ez dute halako diskriminazio egoera bakar bat ere pairatu.
«Ez naiz herrialde demokratiko batean bizi, baina hemengo sistemak hangoak –Espainiakoak– baino hobeto funtzionatzen duela uste dut», zioen duela bost urte Xavi Hernández entrenatzaileak Qatarri buruz. Esan gabe doa gizon, zuri, heterosexual eta, hori gutxi balitz, aberats bezala lasai asko bizi zen katalana Qatarren. Diskriminazio zantzurik ez zuen berak nabaritzen Persiar Golkoko teokrazia honetan, nahiz eta emakumeek gizon baten baimena behar izan edozein zeregin txiki egiteko, eta homosexualitatea kartzelarekin zigortu, adibide batzuk jartzearren.
Bistakoa da gizona izanik zailagoa dela matxismo egoerak antzematea; eta zuriok arrazismoa detektatzea; edota heterosexuala izanda jarrera homofoboak identifikatzea. Gure hurbileko errealitateaz haratago begiratzea kosta egiten zaigu maiz. Guri zuzenean ukitzen ez digun hura kontuan hartzea. Ez ikusiarena egiten dugu edo, agian okerragoa dena, gure egoera pribilegiatuaren erosotasunetik diskriminazioa pairatzen dutenei lezioak emateko gai gara askotan.
Honen harira, gustuko dut David Broncanok 'La Revueltan' gonbidatu guztiei egiten dien galdera berria. Zer zara gehiago? Matxista ala arrazista? Hausnarketarako abiapuntu polita da. Ez legoke gaizki norberari noizbehinka halako galderak egitea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.