Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Behian Gipuzkoako ustiategi batean. iñigo royo
Milioi erdi euro lehen sektorearen digitalizazioa sustatzeko

Milioi erdi euro lehen sektorearen digitalizazioa sustatzeko

«TicketBAI proiektuak ekarri dituen betebehar berrietara egokitzen» laguntzea ere bada Foru Aldundiak egin duen deialdiaren xedea

Jueves, 3 de noviembre 2022, 14:26

Eustatek berriki ezagutzera eman dituen datuen arabera, IKT ekipamenduei eta horien erabilerari dagokienez lehen sektorea ari da laburtzen beste sektore batzuekiko zuen distantzia, baina gainerako gehienen atzetik dabil oraindik. Bide horretan. Gipuzkoako nekazaritza-ustiapenei bultzadatxo bat emango diete astearteako Kontseiluan Foru Aldundiak onartu zituen laguntzak.

Zehazki lehen sektorean digitalizazioa sustatzeko programako dirulaguntzen 2022 urteko deialdia. 500.000 euro bideratu dira honetara, eta baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du beharrezkoa izanez gero. «Laguntza lerro honen bitartez, lehen sektorearen trantsizio digitalean lagundu nahi da eta, aldi berean, TicketBAI proiektuak ekarri dituen betebehar berrietara egokitzen lagundu nahi diegu sektoreko eragile ezberdinei», azaldu zuen Eider Mendozak.

Foru bozeramaileak gogoratu duenez, lehen sektoretik (nekazaritza, abeltzaintza, basogintza…) eratorritako jarduera ekonomikoak «zalantzarik gabeko garrantzia du Gipuzkoako ekonomiarako, bai garapen sozioekonomikorako, bai enplegua sortzeko«. «Sektoreari laguntzeko ildoan, trantsizio digitalaren erronkaren aurrean, beharrezkotzat jotzen da, bezeroekin eta erakunde hornitzaileekin, euskarri digitaletan oinarritutako harreman berrietarako lan egiteko moduetara egokitzeko egiten duen ahalegina babestea», aldeztu ziem.

«Gipuzkoarron jarduna eta bizimodua beti egon da nekazaritzarekin oso lotuta, eta gure lurraldearen ekonomiaren, aberastasunaren zati handi bat ere bada. Lehen sektore honek enplegua eta kalitatezko produktuak ere sortzen ditu eta, hau guztiagatik, Foru Aldundiak ezinbestekotzat jotzen du Gipuzkoako baserritarren eta, oro har, landa ingurunean egiten den jarduera ekonomikoa balioan jarri, babestu eta sustatzen jarraitzea», amaitu zuen Mendozak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Milioi erdi euro lehen sektorearen digitalizazioa sustatzeko