Borrar
Haritz Azurmendi UEU
Mugimendu-sozialen bilakaera azterzteko jardunaldia
UEUren Udako Ikastaroak

Mugimendu-sozialen bilakaera azterzteko jardunaldia

Erronka berriak eta militantziaren etorkizunaz hausnartu zuten UEUk antolatutako ikastaroaren baitan

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 23 de junio 2023, 12:52

Euskal Herriko mugimendu sozialek azken hamarkadetan izandako bilakaera, egun duten egoera eta zehatzago pandemiak nola erasan dien aztertzeko 'Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak' jardunaldia antolatu zuten atzo elkarlanean Jakin Fundazioak, Usurbilgo Udalak eta UEUk azken honen Udako Ikastaroen 51. edizioan.

Euskal Herriko gizarte-mugimenduek gaur egun non, nola, norekin eta zertarako egiten duten borroka izan zuten mintzagai Haritz Azurmendi Arrue (Albiztur, 1991), Filosofian lizentziaduna da eta Gizarte Zientzietan doktoreak (UPV/EHU) sustatutako jardunaldian. Asmoetako bat plaza eskaintzea zen elkarrekin pentsatzeko. etorkizunera begira dauden erronkak identifikatzeko eta hauei irtenbidea bilatzen hasteko bideari ekiteko.

Azurmendiren hitzetan Euskal Herrian «gizarte-mugimenduen sare handi bat» dago, baina azken urteetan «globalizazioarekin eta sozializatzeko modu desberdinekin» aldaketa eman dela ikusi dute. Horrek animatu zituen gaia mahai gainean jartzera. Pandemiaren eraginetan ere fokua jarriko dute, izan ere UPV/EHUn lau ikerketa-taldek egindako ikerketak gizarte-mugimenduetara ekarri zuen «shock-a» aztertu zuen. «Sozializazio-espazio guztiak birrindu zituen, kendu zituen ohitura batzuk gizarte-mugimenduek aprobetxatzen zituztenak bai kalea hartzeko, bai gune bereziak sortu ahal izateko... eta sentsazioa dago pandemia ostean horiek errekuperatzen saiatu direla, baina arrastoa utzi duela», azaldu du UEUko Filosofia sailburua izandakoak. Egun Galtzaundi Tolosaldeko Euskara Taldeko eta Jakineko kidea da, baita Joxe Azurmendi Katedraren bultzatzaileetako bat ere.

Militantziaren gainbehera, militatzeko-eredua eraldatu den ala ez, gazteek militatzeko gogoa duten, egun presente dauden borrokak zein ziren, elkarguneak sortzea posible den edo gizarte-mugimenduen eta instituzioen arteko harremana ere aztertu ziren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mugimendu-sozialen bilakaera azterzteko jardunaldia