Secciones
Servicios
Destacamos
Sarritan entzuten da esaldia: «osasuna dugun bitartean». Eta batek ez daki osasunak gu gaituen ala guk osasuna. Ez dira errazak deklinabide kontuak. Duela gutxi, Osasun sailburuak Osasun Ministerioa kritikatu du, mediku faltaren arazoa konpontzeko hainbat proposamen egin eta Madrildik erantzuten ez dutelako. Heldu zaizkigu eskuduntzak eta kartografiak osasunera. Betikoa: nor-nork, nor-nori-nork… Nork daki. Eta, bien bitartean, gaixoak pazientzia galtzeko zorian, bizarra urdintzen ari zaion zerrenda batean naufrago.
Letra larrietan ere ikusi dut, Jaurlaritzak sei milioi euro inbertitu dituela Santa Marina erietxeko Zainketa Aringarrien Unitatea berritzeko. Zorionekoak Santa Marinakoak. Isilago eta oharkabeago doa, ordea, mediku faltak eragindako sintaxi bihurria. Guri dagokigun anbulatorioan, esaterako, baja luzea hartu zuen gure familia-medikuak, eta ez da ordezkorik etorri. Beste medikuen eta erizainen artean betetzen ari dira hutsunea ahal duten moduan. Errezeta bat berritu behar nuen, eta gaizki berritu zuten. Botikan galdetu, eta esan zidaten ginekologo batek sinatu zuela. Eta hori guri dagokigun anbulatorioan ez dagoela ginekologorik. Subjektu pasiboa eta eliptikoa etorri zitzaizkidan burura, baita osagarri zuzena ere; alegia, osatu zaitez zu zeu zuzenean.
Eta ez da gurean bakarrik gertatzen, gaitz aski epidemikoa da. Osakidetzako joskerak eta junturak agerian ere uzten ditu praxi horrek, nahiz horiek ez diren lerroburuetara edo gaixotariko hiztegietara iristen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El enigma de las plantas de tequila en la 'Catedral del vino' de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.