DV
Jueves, 27 de marzo 2025, 15:04
Hego Euskal Herriko pertsonen mugikortasuna izango du aztergai Saretzen proiektuaren seigarren aleak, datu kazetaritza lantzeko EITBk eta TOKIKOMek elkarlanean sortutako ekimenak. Ostegun honetan, martxoak 27, kaleratuko dute azterlana 06:00etatik aurrera.
Publicidad
Zenbat desplazamendu egiten dira egunero gurean? Zenbat pertsona bakoitzeko? Garai batean baino gehiago ala gutxiago? Aldea al dago lurralde historikoen artean? Nondik nora egiten dira? Zenbatekoa da oinezkoena? Eta ibilgailuena? Nolakoa da garraio publikoaren erabilera EAEn? Eta Nafarroan? Galdera horiei guztiei erantzungo die ikerketak eta, besteak beste, matrikulazio datuak eskainiko dituzte.
2022an jarri zuten abian EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak Saretzen proiektua, elkarrekin datu kazetaritza jorratu eta datuok modu bateratuan kudeatu eta ustiatzeko. Lehen argitalpenean, Hego Euskal Herriko demografia datuak landu zituzten EITBko zein TOKIKOMeko medioek, nork bere esparruari, ezaugarriei eta eremuari egokituta. Ondoren, immigrazioaren, banku-sukurtsalen, maskoten eta etxebizitzen inguruko datu analisia egin dute. Hain zuzen ere, euskal esparru komunikatiboa garatzea eta trinkotzea da EITBren eta TOKIKOMen aliantzaren xedea, biztanlegoaren informazio beharrizanak asetzeko. Euskaraz sortutako kalitatezko eduki lehiakorrekin Euskal Herriko agendan eragitea ere badu helburu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.