![Polonia eta Ipar Irlanda ezagutzeko «bidaia hezitzaileak»](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/02/05/etikasi-2023-k0LB-U2101436593176gMG-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Polonia eta Ipar Irlanda ezagutzeko «bidaia hezitzaileak»](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/02/05/etikasi-2023-k0LB-U2101436593176gMG-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Bosgarren urtez Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) «giza eskubideetan oinarritutako» Etikasi programaren deialdia zabaldu du eta aurreko urteetan bezala bi modalitate izango dira adin-tartearen arabera. Ohar bitartez jakinarazi duenez Batxilergo 1. mailako ikasgelei ekainean Krkoviara (Polonia) joateko aukera eskainiko zaie eta, bestetik, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei bideratutakoan bi izango dira helmugak: Ipar Irlanda uztailean eta Euskadi urrian.
Giza duintasunean oinarritua eta bakearekiko, aniztasunarekiko eta elkartasunarekiko konpromisora bideratua dagoen ekimena hezkuntza proiektu bat da eta helburua «etikari eta giza eskubideei buruz» ikastea da bidaien bitartez. Epaimahai bat izendatuko da bi modalitateen hautaketa prozesua ebaluatuko duena Programaren baldintzak, datak, eta informazio guztia EGK-ko webgunean eskuragarri daude.
Lehenengo modalitatea ikastetxeetako Batxilergoko 1. mailako ikasgelentzat (30 ikasle, gehienez) izango da eta ekainaren 17tik 20ra Krakoviara (Polonia) bidaiatuko dute. Bertan, Krakovia eta Auschwitz bisitatzeko aukera izango dute.
Bigarrenean 18 eta 30 urte bitarteko Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako Zikloetako eta Unibertsitateko graduko 20 ikasleek bina bidaia egingo dituzte uztailaren 2tik 6ra Ipar Irlandara (Belfast eta Derry) eta urriaren 5etik 6ra Pasaiara eta Errenterira.
EGK-k Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzarekin (Justizia, Berdintasun eta Gizarte Politiketako Sailera atxikia) eta Gazteria Zuzendaritzarekin (Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritzari atxikia) batera garatu du Etikasi.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.