J. Agirre
Martes, 11 de febrero 2025, 12:56
Etikasi programaren, giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektuaren 2025eko edizioaren deialdia aurkeztu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK). Ohi bezala, 16 eta 30 urte bitarteko EAEko gazteei bideratuta, Poloniara, Ipar Irlandara eta Euskadira bisita hezitzaileak egiten dituzte leku horietan indarkeriak markatutako giza eskubideen urraketak lehen eskutik ezagutzeko. Proiektuaren baldintza guztiak, datak, hautaketa prozesua eta kontuan hartu beharreko informazio guztia webgunean kontsulta daiteke.
Publicidad
Aurreko edizioetan bezala, parte-hartzaileak bi taldetan banatuko dira. Batetik, 1. mailako ikasgelak, gehienez bakoitzean 30 ikasle izanda; bestetik, norbanako modura 18 eta 30 urte bitarteko Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako Zikloetako eta Unibertsitateko graduko gazteak, gehienez 20.
Lehenak Poloniara joango dira ekainaren 17tik 20ra eta Krakovia eta Auschwitz bisitatzeko aukera izango dute; bigarrenak aldiz uztailaren 4tik 8ra Ipar Irlandara (Belfast eta Derry) eta urriak 3tik 5era asteburua Euskadin (Pasaia eta Errenteria) igaroko dute.
Etikasi giza eskubideetan sostengatutako hezkuntza-proiektua da. Giza duintasunean oinarritua eta bakearekiko, aniztasunarekiko eta elkartasunarekiko konpromisora bideratua dagoena, enpatiaren aldeko hautua eginez. Programa honen helburua etikari (etika ikasi) eta giza eskubideei buruz ikastea da eta, horregatik, egiten dira aipatutako bi bidaiak.
Etikasi programa Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) garatzen du Giza Eskubideen eta Biktimen Atentzioaren Zuzendaritzarekin (Justizia eta Giza Eskubideen Sailera atxikituta) eta Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzarekin (Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailera atxikituta) batera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.