Donostia
Domingo, 22 de diciembre 2019, 07:45
Gabonak ospakizun paregabeak dira gure ingurukoekin une gozo eta atseginak partekatzeko. Baita opariak trukatzeko ere. Nahiz eta gaur egun Olentzerok eta Mari Domingik edo Hiru Errege Magoek etxeetan banatzen dituzten opari gehienak berri-berriak izan, badira bestelako erregaluak. Adibidez, Kutxako Ekoguneak Gipuzkoako hamaika udalerritan antolatu dituen trukeguneetan topa daitezkeenak.
Publicidad
Trukegunea «jendeak gauzak ekarri, hartu eta beraien artean trukatzeko gune bat da. Leloak hala esaten du: Utzi, hartu eta gozatu!«, dio Amaia Otazo Aseguinolazak, Ekoguneko Kontsumo gaien arduraduna denak. »Gabonen jatorria, trukea, berreskuratu nahi da«, azpimarratzen du. Aurtengoa laugarren urtea da egitasmoa burutzen dena, eta antolatzaileek ikusi dute nola poliki-poliki jenderen partaidetza handiagoa eta arduratsuagoa bilakatzen joan den. »Hasieran jendeak jostailuak utzi egiten zituzten, baino oso gauza gutxi jasotzen zituzten, karitatea izango balitz bezala etortzen ziren trukegunetara. Orain, jendeak ulertzen du hauek trukea egiteko guneak direla eta bigarren eskuko jostailu edo teknologia eskuratzeko txoko aproposak«.
Egitasmo honek, batetik, «naturak ematen dituen lehengaiei ahalik eta bizitza luzeena« eman nahi zaie. Bestetik »kontsumo ohiturak aldatu« nahi ditu. »Ez dugu nahi Gabonak opariak erosteko festak izatea, baizik eta partekatzeko mementoa«, dio Otazok.
Asmoaren laugarren urtea, gainera, erronka berriekin etorri da. «Aurten Gipuzkoako herri desberdinen inplikazioa bilatu dugu», azpimarratzen du Otazok. Horrela, Donostiako Ekogunean ez ezik, Andoain, Beasain, Errenteria, Legazpi, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Tolosa, Villabona eta Zumaian topa daitezke trukeguneak. Denak urtarrilaren 7ra arte egongo dira zabalik, «eta nahi duen udalerriak, esperientzia gustatu bazaio, aukera izango du urte osoan zehar mantentzeko», argitzen du. Erronka berriarekin, gainera, autogestionatzen diren guneak probatzeko aukera dute.
Trukeguneak ez dira esklusiboki Eguberrietako opariak trukatzeko gunea. «Egia da Olentzero eta Errege Magoen heltzearekin truke gehiago burutzen direla, baina trukeak ez du opariekin zer ikusirik eduki behar. Egiaz, »haurrekin batera esperientzia honetan parte hartzea gomendatzen« da, bigarren eskuko elementuak erabiltzeko ohitura har dezaten.
Publicidad
Ekimenean parte hartzea oso erraza da. «Trukea oso librea da, bakoitzak kudeatzen du«, azaltzen du Otazok. Hala ere, parte hartu nahi dutenei gomendio batzuk ematen zaizkie. »Ondo dauden gauzak ekartzea eskatzen dugu, inongo konponketarik gabe edo garbiketarik gabe beste norbaitek erabil ditzaketenak. Gainera higiene aldetik zalantzagarriak direnak ere ez ditugu onartzen. Eta jostailuak egokiak izatea gomendatzen dugu, zentzu zabalean. Hau da balore aldetik ere egokiak direnak, posible bada ez sexistak, ez belikoak eta material naturalekin eginak. Baldintza hauek betetzen ez dituztenak ez ditugu alde batera uzten, baina parte hartzen dutenek zirkulazioan zerk egon behar duen inguruan gogoeta bat egitera animatu nahi ditugu«.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.