Borrar
Zifra borobila ospatzeko ekitaldia egindo du UEMAk
100 udal eta hamaika gehiago

Zifra borobila ospatzeko ekitaldia egindo du UEMAk

Martxoaren 25ean izango da Azpeitiko Soreasu Antzokian

J. Agirre

Sábado, 4 de marzo 2023, 11:57

Festa eta ospakizun eguna izango da martxoaren 25a Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearentzat 100 udal baino gehiago izatera iritsiko delako. «Behin zenbaki biribil horren langara helduta, ekitaldi handia egingo du Azpeitiko Soreasu Antzokian», aurreratu du ohar bitartez. Ekitaldiaren bitartez udal horien guztien lana eta udalerri euskaldunen garrantzia ez ezik, euskarari eusteko eta euskara biziberritzeko egindako ahalegina ikusarazi eta omendu nahi dute.

Ilaski Serrano eta Antton Telleria kazetariek aurkeztuko dute ekitaldia, eta oholtza gainean zuzenean ariko dira Ines Osinaga eta Estitxu Pinatxo musikariak, Elene Carreto eta Ioar Labat dantzariekin, Jon Maia bertsolari eta musikariarekin edota Imanol Epelde irakasle, musikari eta youtuberrarekin batera, besteak beste.

Ekitaldiaren asmoetako bat UEMAko kide diren 100 udal horiei aitortza egitea da euskararen biziberritzeari egin dioten ekarpenagatik eta herritarren aurrean euskara nabarmentzeko duten konpromisoagatik. UEMAko lehendakari Iraitz Lazkanoren hitzek emango diote amaiera ekitaldiari.

Oraindik ia hilabete falta bada ere, UEMAtik azaldu dutenez jada 150 lagunek eman dute izena. Horretaz gain, erakunde publikoetako zein euskalgintzako ordezkaritza zabalari bidali die gonbidapena mankomunitateak eta helburua 100 udal horietan euskararen inguruan lanean aritu diren euskaltzale presente izatea da.

Aurrez, batzarra

Ospakizunaren aurretik UEMAk ezohiko batzar nagusia egingo du Soreasu Antzokian bertan herri berrien eskaerak aztertu eta, hala balitz, onartzeko. Dena ondo bidean, mankomunitatea 100 udal baino gehiago izatera helduko da.

Udalerri Euskaldunen Mugimendua 1988an sortu zen Euskal Herrian Euskaraz elkarteak udaletan aurkeztu zuen mozioaren harira. Euskal Herriko 32 udalek onartu zuten, formalki 1991n sortu zen UEMA 19 udaletako hautetsirekin (Abaltzisketa, Aizarnazabal, Altzo, Arbizu, Aulesti, Baliarrain, Dima, Errezil, Etxebarria, Gatika, Ikaztegieta, Leaburu-Txarama, Lizartza, Munitibar, Muxika, Nabarniz, Orendain, Urdiain eta Zaldibia) eta ordutik 32 urte hauetan zifra goraka joan da. Egun 97 dira eta batzar ostean 315.000 biztanleko lurgunea osatuko dute UEMAn dauden udalerri euskaldunek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zifra borobila ospatzeko ekitaldia egindo du UEMAk