Borrar
uema
UEMAko kide dira Asteasu, Astigarraga eta Hernani

UEMAko kide dira Asteasu, Astigarraga eta Hernani

Hiru kide berriekin, 97 udalek osatzen dute orain mankomunitatea, guztien artean 302.500 biztanleko lurgune euskalduna osatuz

Sábado, 17 de diciembre 2022, 18:05

Batzar nagusia egin du UEMAk larunbat honetan Deban. Besteak beste, 2022an egindakoaren balantzea aztertu eta 2023rako egitasmo nagusiak onartu dituzte batzarkide diren alkateek eta zinegotziek. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera gehitzeko herri berriek egindako eskaerak ere onartu dituzte. Horrela, Astesu, Hernani eta Astigarraga ere UEMAko kide dira. Zehazki, 97 udalek osatzen dute orain mankomunitatea, guztien artean 302.500 biztanleko lurgune euskalduna osatuz.

2023rako egitasmoa eta aurrekontua onartu ondoren, mankomunitatearen ohiko jardunerako kontuez gain, UEMAko kide izateko herri berriek egindako eskaerak ere onartu dituzte batzarkideek. Horrela, gaurtik aurrera, hiru herri gehiago dira UEMAko kide: Asteasu, Hernani eta Astigarraga.

Hiru horiek gehituta, 97 udalerri izatera heldu da gaur UEMA, eta guztien artean 300.000 biztanleko langa gainditu dute. Zehazki, gaur egun 302.500 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute UEMAko kide diren herriek.

Gogoratu dutenez, «euskararen aldeko herri mugimendutik sortu zen UEMA. 1988an Euskal Herrian Euskaraz elkartearen mozio bat onartu zuten Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 32 udalek, udalak euskalduntzeko eta euskara hutsean funtzionatzen hasteko. Horretarako zailtasunak eta arazo komunak zituztela ohartuta, udal haietako batzuk elkarren artean biltzen eta koordinatzen hasi ziren, udalak ere euskaraz lanean hasi ahal izateko. Horrela, mankomunitate izaera hartuta, erakunde publiko bihurtu zen UEMA. 1991n, sorrerako batzarrean 17 udalek hartu zuten parte, eta ordudanik hazten joan da udalerri euskaldunen lurgunea, udalen kopuruari dagokionez. Agintaldi honen hasieran, esaterako, 86 herri ziren UEMAko kide. Gaur egun 97 dira».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco UEMAko kide dira Asteasu, Astigarraga eta Hernani