![Usurbilgo eta Astigarragako udalek helegiteak jaso dituzte ezarritako hizkuntza eskakizunagatik](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2025/02/05/photo_5845954964285934188_y-U22017977008117MF-U230766285341qZH-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Usurbilgo eta Astigarragako udalek helegiteak jaso dituzte ezarritako hizkuntza eskakizunagatik
Euskara ·
Udaltzainak hautatzeko prozesuetan C1a eskatu dute eta helegiteen helburua beldurra sortzea dela salatu duteSecciones
Servicios
Destacamos
Euskara ·
Udaltzainak hautatzeko prozesuetan C1a eskatu dute eta helegiteen helburua beldurra sortzea dela salatu duteAstigarragako eta Usurbilgo udalek azken asteotan helegiteak jaso dituzte udaltzain berriak hautatzeko prozesuetan euskarazko 3. hizkuntza eskakizuna ezartzeagatik. Hala jakinarazi dute gaur Xabier Urdangarin eta Agurtzane Solabarrieta, bi herri hauetako alkateek. UEMArekin batera egin duten agerraldian, helegiteen helburua udalak beldurtzea dela nabarmendu dute, hain zuzen ere bide hori har ez dezaten.
3. hizkuntza eskakizuna C1 tituluari dagokio, eta udaltzainek herritarrei ahoz azalpenak eman behar dizkieten neurrian, zer esanik ez txostenak betetzerakoan, «2. hizkuntza eskakizuna ez da nahikoa, hainbat urtez hainbat udaletan izan diren kasuek eta arazoek erakutsi duten bezala», azaldu du Xabier Urdangarinek. Agurtzane Solaberrietak bestalde gaineratu du maila horretako hizkuntza eskakizuna erabat justifikatua egoteaz gain «legearen babesa duela». Ondorioz, «helegiteek heldulekurik ez dutela» uste du, baina «beldurra sartzeko helburuarekin jarri dira». Izan ere, Usurbilgo alkateak gogorarazi duen moduan, aurrekariak egon badaude, eta baita jurisprudentzia, euskararen aurkako oldarkeri judizialari erreparatuta, «eta hori kate arriskutsua da».
UEMAren izenean Martin Aramendi mankomunitatearen lehendakariak babesa adierazi die bi alkateei. «Zoriondu egin nahi ditugu bi udalak herritarren eskubideen defentsan aritzeagatik, eredu izateko konpromisoari zintzo erantzuteagatik, eta mehatxuen eta oldarraldiaren aurrean ez makurtzeagatik».
Zein euskara maila izan beharko luke herri euskaldunean udaltzain batek? Helegitea aurkeztu dutenek C1 titulua (EGA) gehiegizkoa ikusten dute. Ez du inolaz ere bat egiten horrekin Xabier Urdangarin Astigarragako alkateak. Bere esanetan, «herritarrekin euskarazko harremana izateko, haiek esandakoa ulertzeko eta haiekin hitz egiteko, 2. hizkuntza eskakizuna ez da nahikoa, hainbat urtez hainbat udaletan izan diren kasuek eta arazoek erakutsi duten bezala. Argi dago udaltzainek ongi moldatu behar dutela euskaraz. Ez ahoz bakarrik. Udaletan sortzen diren idatziak eta dokumentazioa euskaraz jasotzeko eskubidea ere badute herritarrek, eta horretarako gai ez diren udaltzainak hartuz gero, hasieratik jardungo ginateke herritarren eskubideak urratzen».
Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkateak gaineratu zuenez, «udalek legeak ematen dien beharrezko eskumenak dituzte nahi izanez gero herritarrekin harreman zuzena izango duten udaltzainei 3. hizkuntza eskakizuna ezartzeko. Beraz, bere horretan eutsiko diogu eskakizun horri».
Hori dela eta, Martin Aramendi UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen lehendakariak babesa adierazi zien bi udalei. «Zoriondu egin nahi ditugu Usurbilgo eta Astigarragako udalak, herritarren eskubideen defentsan aritzeagatik, eredu izateko konpromisoari zintzo erantzuteagatik, eta mehatxuen eta oldarraldiaren aurrean ez makurtzeagatik», adierazi zuen Ataungo alkateak. Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren testuingurua ere azaldu zuen. «Hainbat epai ezagutu ditugu azken hilabeteotan, baina epaien aitzindariak dira horrelako helegiteak. Hauek dira oldarraldia ereiten dutenak», ohartarazi zuen.
Azken finean, helegite hauen helburuaz ez dute zalantzarik UEMAk eta bi udalek: «Beldurra sortu nahi dute, gainerako udalek bide bera hartu ez dezaten, eta 2. hizkuntza eskakizunarekin konforma daitezen, horrek euskaraz lasai aritzea bermatzen ez badu ere. Baina udalei eredu izatea dagokigu, eta epaien mehatxuen gainetik euskararen eta herritarren eskubideen defentsan jarraituko dugu», esan zuten alkateek.
Aramendik gogoeta mamitsua jarri zuen mahai gainean. Langileen eskubidea bai, baina herritarrena ere kontutan hartzeko eskatu zuen, kasu honetan «komunikazioaren naturaltasuna» ardatz hartuta. Euskararen aurkako epaiekin gertatu ez bezala, honakoan aldarrikapena helegiteak epaitegira iritsi aurretik egin dute udalek. Horrek ez du bermatuko, noski, azken emaitza, baina mezu irmoa igorrita dago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.