Borrar
Herriko errota zaharrena da Kanpain, XII. mendeko dokumentuetan jada aipatzen dena. ZALDIBIAKO UDALA
Zaldibiako historia, berriro martxan

Zaldibiako historia, berriro martxan

amaia nuñez

Zaldibia

Lunes, 3 de enero 2022

Santa Fe kaletik pasatzen diren guztiek ikusten dute kanala eta zisnea, jada Zaldibiako ikur bihurtuta. Puntu horretatik pixka bat ezkutuan geratzen den Kanpaingo errotari lotuak daude biak, eta auzolanari esker lortu da beraien etorkizuna bermatzea. Zaldibian bederatzi errota ere egon ziren, Antxon Agirre Sorondok bere 'Tratado de Molinología' liburuan azaldu zuenez. Kanpaingoaz gain, Zubietakoa da martxan geratzen den bakarra.

Herriko errota zaharrena da Kanpain, XII. mendeko dokumentuetan jada aipatzen dena. Duela bi urte jabeek Konfederazio Hidrografikoko gutuna jaso zuten errekako ura erabiltzeko baimena mantentzeko bete behar zituzten baldintzekin. «Udaletxera etorri ziren laguntza eske. Hizketan hasi ginen ea zer egin genezakeen», oroitzen du Eztitxu Mujika alkateak. «Udalari ere mantentzea interesgarria iruditzen zitzaion, Zaldibia berezi egiten duelako. Herrian bertan dago, kanala eta zisnearekin», dio.

Gainera, kanala urez betetzen duen urak sistema berezia jarraitzen du. «Eskola aurreko presa puzgarrian hartzen du, kalearen azpitik kanalizatuta dago antepararaino. Errotatik pasatzen denean behetik errekara itzultzen da. Hori dena honi lotuta dago eta kenduz gero, presaren ingurunea ere galduko genuke», azaltzen du.

Baimena mantentzeko aukeren bila, «jabeek estudio bat egin zuten enpresa batekin, baldintza horiek nola egingo lituzkeen aztertzeko. Hori entregatu eta onartu diete». Udalak eta jabeek hitzarmen bat egin dute aurrerantzean errotaren kudeaketa bideratuko duena. Lehen pausua eskala bat jartzea izan zen, uraren mailaren neurketak jakinarazteko. «Udala arduratuko da datuak Konfederazioko aplikazioan sartzeaz». Hitzarmenaren bigarren puntua errota martxan jartzea zen eta, azkenengoan, «jabeek hartzen zuten konpromisoa urtean bi aldiz edo Udalari uztea errota martxan jarri eta herritarrei erakusteko».

Argazki nagusian, Eztitxu Mujika alkatea, Maria Luisa Garmendia, Mikel Cobos eta bere aita, eta Guillermo Garmendia. Ondokoetan, errotarrien mekanismoa konpontzen, eta beltxarga anteparan. Zaldibiako Udala
Imagen principal - Argazki nagusian, Eztitxu Mujika alkatea, Maria Luisa Garmendia, Mikel Cobos eta bere aita, eta Guillermo Garmendia. Ondokoetan, errotarrien mekanismoa konpontzen, eta beltxarga anteparan.
Imagen secundaria 1 - Argazki nagusian, Eztitxu Mujika alkatea, Maria Luisa Garmendia, Mikel Cobos eta bere aita, eta Guillermo Garmendia. Ondokoetan, errotarrien mekanismoa konpontzen, eta beltxarga anteparan.
Imagen secundaria 2 - Argazki nagusian, Eztitxu Mujika alkatea, Maria Luisa Garmendia, Mikel Cobos eta bere aita, eta Guillermo Garmendia. Ondokoetan, errotarrien mekanismoa konpontzen, eta beltxarga anteparan.

Neurketa sistema prest, errota martxan jartzeko moduan zegoen jakiteko lanean hasi ziren. «Bagenekien oso ondo zaindua zegoela estetikoki, oso ikusgarria delako, baina funtzionamenduan jartzeko ez genekien zenbaiterainoko lana egin beharko den. Edozeinek ez daki gaur egun errotak konpontzen», laburtzen du. Izan ere, erroten inguruko jakintza gorde duten asko adineko pertsonak dira, «jakin badakite, baina ez dira gai lan horietan hasteko». Honela, Aramako Ibares errotako Mikel Cobosengana iritsi ziren. «Segituan prestatu zen etortzeko eta ikusteko». Berari laguntzeko herritar talde bat sortu zen, auzolanean aritu direnak Mikelekin eta bere aitarekin konponketa lanetan.

Mekanismoa, egoera onean

Azken hamarkadetan erabili gabe egon den arren, mekanismoa ondo mantendu da eta beheko errotako pieza batzuk izan dira aldatu dituztenak. Errotarriak martxan daudenean, behekoa finkoa da eta goikoa mugitu egiten da. «Harrien altuera regulatu behar dugu mugitu dadin. Beti hegan bezela egon behar da. Hori egiteko beheko multzo guztia, rodetea, ejea eta dena mugitzen da, eta hau behean dauden egurrezko trabesa batzuen bidez egiten da», azaltzen du Mikel Cobosek. Kanpaingo errotan egurrezko trabesa horiek ustelduta zeuden, «altxatzen zenuen katearekin baina ez zuen palanka jokoa egiten». Trabesak aldatuta sistema guztia berriro erregulatu behar izan zuten, finkatzen laguntzen duen txapa ere aldatuz, ondo lotzeko. Lanek 1.900 euroko kostua izan dute. Konporta guztiak irekitzean ere lana izan dute, hainbeste urteren ondoren gogortuta baitzeuden.

Errota berriro ere irina egiteko prest dago, hainbat lanari esker. nulez/Zaldibiako Udala
Imagen principal - Errota berriro ere irina egiteko prest dago, hainbat lanari esker.
Imagen secundaria 1 - Errota berriro ere irina egiteko prest dago, hainbat lanari esker.
Imagen secundaria 2 - Errota berriro ere irina egiteko prest dago, hainbat lanari esker.

Martxan jarri zutenean udaleko ordezkariez gain, Kanpaingo errotako jabeak, Guillermo eta Maria Luisa Garmendia anai-arrebak ere egon ziren bertan. «Orain dela 45 urte edo utzi genuen errota», oroitzen du Gillermo Garmendiak, eta ordutik errota martxan ikusi gabe zeuden. «Baserritarrek utzi zioten artoa eta garia egiteari eta guk utzi genuen lana egiteari», dio, errotan 30 urtez edo lanean egon zenak. «Errota berezia zen, ura zegoen garaian egunez eta gauez aritzen ginen».

Informazio bilketa

Errotako lan guztiak begibistatik urrun geratu dira, Kanpaingo errotan ura errekara bueltatzen duen arkua ezkutuan geratzen delako. Herriko adinekoenek oroituko duten moduan erreka ondoko ibilbidea «kale estu bat zen eta arkuak eta dena ikusten zen orduan. Baranda batekin zegoen. Automobilak hasi ziren garaian baranda puskatu egiten zuten maiz eta kendu egin zen», gerora egun dagoen ibilbidea egin zen gainean.

Kanalak eta anteparak egiten duten putzuan, Gillermori okurritu zitzaion zisneak jartzea «duela 30 urte edo, beste toki batzuetan ikusi genuen, eta bikote bat ekarri genuen». Bikote horrek umeak eduki zituzten, Gipuzkoako hainbat lekuetara banatu izan dituztenak urte hauetan. «Donostiako Gipuzkoako plazakoak akatu egin zituzten eta eraman genuen bikote bat, Aiako parkeko etxera ere, Arginanok ere eraman zuen beste bat…», oroitzen du. Zaldibian bakarra geratzen da, duela hiruzpalau urteko jaietan gazte talde batek gaupasan bat akatu ondoren. «Hainbeste pena hartu nuen, berririk ez ekartzea erabaki nuela». Izan ere, «moxkorra pasatakoan ez ziren etorri barkamen eske».

Hitzartutako azken urratsa ate irekiak antolatzea zen. Kasualitateak nahi izan du datorren maiatzaren 8rako Erroten Eguna antolatzeko deialdia jasotzea Udaletxean. Gipuzkoa mailako deialdia da eta Zaldibian bi egunetan antolatuko dira ekintzak ziurrenik. Ate irekia eta eraberritzearen aurkezpena maiatzaren 7an, larunbatean, egingo da, Mikel Cobos Ibares errotan egongo delako azalpena ematen igandean eta Kanpaingoan ere aurkezpena berak egitea ikusten dute aproposena Udaletik. Horrela, igandean, herriko errotak lotuko dituen ibilbide gidatua antolatzen ari dira.

Hori guztia borobiltzeko, herriko erroten inguruko informazioa jaso nahi du Udalak. Horretarako, tertuliak edota bestelako ekintzak osatuko dira, eta guzti hori dinamizatuko duten zaldibitarren talde bat osatu nahi da. Bilerak antolatu, informazioa jaso eta prestatzeko ardura izango dute. Zeregin horretarako prest dauden herritarrak webgunean dagoen formularioan, Udaletxean bertan edota kultur etxean izena eman dezakete. «Gero gu jarriko gara beraiekin harremanetan», azaltzen du alkateak.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zaldibiako historia, berriro martxan