![Zerbitzu sektorean euskara areagotzeko kanpaina, abian](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/06/07/uema-k73B-U220370299899iTD-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Zerbitzu sektorean euskara areagotzeko kanpaina, abian](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/06/07/uema-k73B-U220370299899iTD-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Viernes, 7 de junio 2024, 12:11
Bosgarrengo aldiz, bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko 'Bertatik bertara' kanpaina abian jarri du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA). Horretarako hainbat baliabide eskainiko dituzte bertako kide diren dozenaka udalek, eta 300.000 mahai-gaineko inguru banatuko dituzte ostalarien artean. Hainbat garapen agentziak ere egingo dute bat kanpainarekin, aurreko urteetan bezala. Ekainaren 8an hasi eta irailaren erdialdera izango da kanpaina.
Hori guztia gogorarazteko eta kanpainaren berri emateko, UEMAko kide diren herrietako merkatariei eta ostalariei helarazi zaie ekimenaren berri. Merkataritza zerbitzua UEMAk eskaintzen duen herrietan, posta arruntez jaso dute informazioa 2.000 biztanletik beherako herrietan. 2.000 biztanle baino gehiagoko herrietan, berriz, udalak arduratu dira informazio orriak banatzeaz. Azkenik, merkataritza zerbitzua UEMAk eskaintzen ez duen herrietan, informazio orria PDF formatuan jaso dute udalek, egokien ikusten duten moduan zabaltzeko zerbitzu sektorean zein udalen webguneetan eta sare sozialetan.
Eta azken berrikuntza bezala, aurtengo Bertatik Bertarako euskarrietan spotifyko QR bat dago txertatuta 'Zure bidaiaren soinu banda' izena duena. Honen helburua da datozen kanpoko orori musikarekin Euskal Herritik bidaiatzen jartzea. Aurten, gainera, lehen aldiz, Turismo bulegoetan zein bisitariak hartzen dituzten ostatu, landetxe eta antzekoetan zabaltzeko diptikoak ere prestatu ditu UEMAk, euskaraz, katalanez, gazteleraz, frantsesez eta galizieraz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.