Secciones
Servicios
Destacamos
Moda jasangarria Miramar Jauregira bueltatu da. José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak, desfilearen VI. edizioari eman dio hasiera eta hau azpimarratu du: «Gipuzkoa erreferente bihurtu da Moda Jasangarrian. Hori argi dago». Era berean, foru diputatuak nabarmendu ditu moda jasangarriari esker helarazten diren balioak, hala nola 0 kilometroko ekoizpena eta tokiko merkataritza. «Moda jasangarria denboraz kanpokoa da; moda jasangarria ez da modan egongo, baizik eta geratzeko etorri den moda estruktural bat da».
GK Green Fashion Clusterra, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuan sortu zen 2016. urtean, hiru helbururekin: ingurumenaren aldeko politikak sustartzea, enplegua bultzatzea eta industria-sektorea garatzea. GK Green Fashion-ek, Ingurumen Zuzendaritza buru duela eta kide guztiekin etengabe lankidetzan aritzeko ereduan oinarrituta, sektore horretan aberastasuna eta enplegua sortzeko erronkak eta ingurumenerako aldeko politikak sustatzen ditu.
Desfilera bueltatuz, GK Green Fashion klusterreko 17 enpresak parte hartu dute eta gaurkoan lau partehartzaile aukeratu ditugu. Ikus eta entzun dezagun gaurko bideoa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.