Aldapeta Maria ikastetxea
Viernes, 19 de abril 2024, 07:02
Lagundu besteei eta zeure buruari lagunduko diozu. Ideia hori kontuan hartuta, Aldapeta Maria ikastetxean errespetua, ontasuna eta enpatia sustatu nahi ditugu, laguntzeak pertsona gisa hazten gaituelako. Ildo honetan badugu ikastetxean gertatzen den guztiari zentzua ematen dion proiektu bat: MeWe proiektua. Guztion onerako, elkartzeko eta lurra zaintzeko baliagarria den proiektua.
Publicidad
MeWe ibilbidearen eskutik, bidegabekeria guztiei aurre egiteko, Aldapeta ikastetxean hamabostaldi solidarioa antolatzen dugu urtero. Egun horietan zehar munduko zenbait herriren alde dirua biltzen dugu. Azken urteotan, Aldapeta Maria ikastetxea Indiako herri behartsuei laguntzen aritu da. Aurten, aldiz, beste kontinente bateko herrialde bati laguntzea da helburua zehazkiago, Bogotako (Kolonbia) hegoaldeko bazter auzoetako haurren lehen mailako beharrak asetzeko.
Helburu horrekin asko dira martxan dauden proiektuak; batzuk haurren goseari aurre egin nahi diote; zentzu horretan jangela berriak eraiki nahi dira. Beste proiektu batzuk eskolak handitzeko eta oinarrizko hezkuntza bermatzeko asmoz abian jarri dira. Era berean, txikienentzat haurtzaindegi berriak ere behar dira. Gazteek ere leku seguru eta egokiak nahiz jarduera aberasgarriak behar dituzte euren aisialdirako. Ildo honetan, guk ekimen zehatz batean jarri dugu arreta berezia, «Chaminade» izeneko abesbatzetan hain zuzen ere. Horregatik, egin ditugun jarduera asko musikarekin lotuta egon dira.
Aste Santuko oporrak baino hamabost egun lehenago hainbat jarduera egin ditugu ikastetxeko kurtso desberdinetan. Hamabostaldi solidario honen helburua euren kultura, musika eta bizitzeko era ikustea eta egunero aurre egin behar dieten arazoak ezagutzea izan da.
Gure laguntza jasoko duten familiek txabola txikietan pilatuta bizi behar dute, helduek hiriaren erdigunera joan behar dute janaria lortzeko, ogi-barra bat lortu ohi dute bizirauteko. Haurrak, aldiz, etxean edo kalean geratu ohi dira, gurasoek ezin dietelako eskola ordaindu.
Publicidad
Etapa bakoitzean sentsibilizazio eta motibazio ekintza batzuk egin ditugu:
Elkarlana lantzeko asmoarekin Kezkamuxelak ipuina irakurri dugu. Liburuan agertzen diren haurrek lotara joaterakoan beraiek dituzten kezkak panpin berezi batzuei kontatzen dizkiete eta burukoaren azpian uzten dituzte hurrengo egunean kezkarik gabe jaikitzeko. Jarduera berezi bezala, Kolonbiako guraso batzuk etorri dira bertako kultura ume txikiei azaltzera.
Haurren eskubideak ezagutu eta gai honen inguruan sentsibilizazioa sortu nahian, goizero hasi dira Kantu Kolore taldearen Zuekin abestiarekin. Gainera, Kolonbiako abesti tipiko bat dantzatu eta abestu dute, bertako kultura modu dibertigarri eta dinamiko batean hobeto ezagutzeko asmoz.
Publicidad
Aurten ere hamaiketako solidarioa jarri dugu martxan. Ikasleek beraiek egindako bizkotxoak eta tortillak ekarri dituzte eskolara, eta jolas-orduan saldu dituzte. Jarduera hau oso erakargarria eta eraginkorra izan da ikasle eta irakasleen artean. Gainera, beste kurtsoetako ikasleekin harremanetan jartzeko aukera eman digu.
Etapa honetan ere, elkarrizketa eta bideoen bidez, ikasleak egoera bidegabe horretaz kontzientziatzen saiatu dira. Elkarrizketa eta bideo horiek tutoretza orduetan proiektatu dira, eta DBHn egiten den bezalako hamaiketako solidarioarekin osatu dute hamabostaldia.
Publicidad
Jarduera horiekin guztiekin, ikasleak egoera horretaz kontzientziatzeaz gain, familiak ere beren seme-alaben bidez kontzientziatzen dira. Biltzen dugun diru guztia Bogotako auzo hauetara bidaliko dugu, bertako biztanleei gutxieneko zerbitzu batzuk eman ahal izateko. Klasean bildu diren 10€ bakoitzeko, klase bakoitzak musika-nota bat jaso du, eta, gure azken helburua da, etapa guztien artean Somos, hau da, Kolonbiako abesbatza batek 2020ko pandemian idatzitako abestiaren pentagrama osoa osatzea. Gure ikastetxeko hainbat ikaslek eta irakaslek abestiaren grabazioan parte hartu dute.
Etapa bakoitzean egin ditugun jarduerez gain, maiatzaren 18an ikastetxe osoan 'Made in Aldapeta' izeneko festa solidarioa izango dugu. Festa honetan familia osoarentzako jarduerak egingo dira: puzgarriak, aurpegiak margotzea, futbol partidak, saskibaloia, janari postuak, tonbola, 'God talent' eta bestelako jarduerak.
Publicidad
Egingo diren jarduera horiekin guztiekin, ikasleak eta irakasleak kontzientziatzeaz eta sentsibilizatzeaz gain, espiritu kritikoa eta guztion ongizatearen aldeko konpromisoa indartu eta bultzatuko ditugu. Etorkizuna guztiona delako.
Guztiok egin dezakegun ekarpenarekin, mundu hobe batekin amestu dezakegu. Esaldi hau jarraituz Aldapeta Maria ikastetxeak hainbat jarduera antolatzen ditu urtero, beharrean dagoen jendea laguntzeko.
Jarduera garrantzitsuenetariko bat Kilo kanpaina (Bote Kilo) da, abenduan zehar elikagai, jostailu eta higienerako produktuen bilketa egiten da. Eskolak etapaz etapa antolatzen du kurtso bakoitzak zer ekarri eraman behar duen. Aurtengo ikasturtean Hotzaldi Caritasera eraman ditugu bildutako produktu guztiak.
Noticia Patrocinada
Beste ekintza aipagarri bat jostailu bilketa da. Hau, etxean ditugun jostailu politak, originalak eta erabilgarriak biltzeaz arduratzen den Pastoraltzak antolatutako kanpaina da. Hainbeste jostailu ez dituzten Donostiako umeentzat.
Badira beste hainbat ekintza ere, Lagunduck eta Musutruk besteak beste. Ekintza hauekin guztiekin beharrean dagoen jendea laguntzeaz gain, gure ingurukoak ez diren beste pertsonen errealitateaz jabetzeko aukera ematen ditu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.