Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Gure Eskola

STEAM proiektuak, klaseak eraldatzen

Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikaren akronimoa ingelesez, protagonismoa hartzen ari dira mundu osoan, baita gure eskolan ere

Aldapeta María ikastetxea

Viernes, 17 de enero 2025, 06:43

Teknologia eta zientzia pixkanaka-pixkanaka aurrera doazen mundu honetan, ikasgela tradizionalak eraldatu egiten dira ikasleak etorkizuneko erronketarako prestatzeko. STEAM proiektuak, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikaren akronimoa ingelesez, protagonismoa hartzen ari dira mundu osoan, baita gure eskolan ere. Proiektu hauek modu praktikoan ikasteko aukera paregabea eskaintzen diete ikasleei, benetako arazoak konponduz eta pentsamendu kritikoa, sormena eta talde-lana bezalako funtsezko trebetasunak sustatuz.

STEAM programen eta proiektuen bidez, ikasleak sortzaile bihurtzen dira, ez soilik ezagutzaren kontsumitzaile, esperimentu zientifikoak garatuz, maketak eraikiz, prototipoak diseinatuz eta artearen eta teknologiaren arteko elkarguneak aztertuz. Hezkuntza integral honek, ikasgelak aldatzeko potentziala izateaz gain, belaunaldi berri batean karrera zientifiko eta teknologikoekiko interesa pizten ari da.

Erreportaje honetan, STEAM proiektuak ikasleengan nola eragiten duten aztertuko dugu, zer onura ekartzen dituzten, eta zer erronka dituzten oraindik ere eskolek proiektuak modu eraginkorrean ezartzeko. Irakasleekin eta ikasleekin hitz egin dugu, metodologia hori ikasteko eta irakasteko modua nola eraldatzen ari den jakiteko.

Aldapeta María Ikastetxean, hainbat proiektu egiten ditugu ikasturtean zehar teknologia, biologia eta fisika eta kimikako ikasgaietan. Proiektu hauetatik nabarmendu dezakegu teknologiako etxe autohornituaren proiektua.

Proiektu honen helburua etxe autohornituak zer diren ikastea da, beraien funtzionamendua nolakoa den eta azkenik gure etxe propioa diseinatzea eta eraikitzea maketa moduan. Proiektu honek fase ezberdinak ditu.

Ikerketa fasea lehenengo fasea da eta bertan etxe autohornituei buruzko informazioa bilatuko dugu eta txosten bat bete. Txosten honen barruan etxe autohornitu bat zer den, nola funtzionatzen duen eta zertan laguntzen dion gure planetari azalduko dugu. Ondoren txosten hau entregatuko da.

Imagen principal - STEAM proiektuak, klaseak eraldatzen
Imagen secundaria 1 - STEAM proiektuak, klaseak eraldatzen
Imagen secundaria 2 - STEAM proiektuak, klaseak eraldatzen

Hurrengo fasea diseinu fasea da. Diseinu fasea ikerketa txostena ondoren dator. Lehenik eta behin, etxearen barruko eta kanpoko krokisak egiten dira, gela bakoitzeko krokis bat egin behar da, ondoren etxearen zirriborroak eta marrazketak egin behar dira. Fase hau taldeka izango da, azkenik plano garapena eta 3D diseinu ere egin beharko da.

Proiektu honekin bukatzeko eraiketa fasea daukagu. Lehenengo maketa eraiki behar da, lan hau ere taldeka izango da. Ondoren taldeek egindako etxea beste klasekideen aurrean aurkeztu beharko dute, etxe proposamena eta ideiak elkarbanatuz.

Ikasturte honetan zehar, beste proiektu bat jarriko dugu martxan lehenengo aldiz. Kasu honetan DBH 4ko ikasleek izango dira proiektu hau egingo dutenak. Proiektu honen izena Forensic Science da, euskaraz «Auzitegi-zientziak» esan nahi du. Proiektu honen helburu nagusiak dira gure ikasleek polizia zientifikoek bezala konkretu bat ikertu behar izatea eta gertatutakoa asmatu, beti metodo zientifikoaren urratsak jarraituz.

Proiektu hau martxan jarri da gaur egun auzitegi-zientzia gazteei deitzen ari dielako atentzioa, eta honen bitartez gure ikasleak STEAM profesio konkretu honi buruz asko ikasiko dutelako.

Forensic Science proiektuak zientzia, teknologia, artea, historia eta zuzenbidea uztartzen ditu. Ikasleek beren ezagutza zientifiko eta teknikoak erabiltzen dituzte krimen-eszena baten ebidentziak aztertzeko, metodo zientifikoa jarraitzeko eta poliziari aurkeztuko dizkioten ondorioetara iristeko. Bilboko museoan landa-lana egin ondoren, parte-hartzaileek euren ikastetxeetan ikertzen jarraituko dute, ebidentziak aztertzen eta hipotesiak egiten, erakunde parte-hartzaile bakoitzean egingo den ahozko epaiketa batean amaitu arte.

Esan bezala, proiektu hau ez da ikasgai bakar batekoa izango, hainbat ikasgai landuko dituzte. Lehenik eta behin, zientzia arloan Biologian, Geologia, Fisikan eta Kimikan ikasi dituzten ezagutzak ikerketa honetan erabiliko dituzte.

Teknologiari dagokionez, laborategian erabiliko dituzten hainbat material modu egokian nola erabili behar diren ikasiko dute. Beraien bidez analisiak egiten ikerketarekin aurre egiteko.

Ingeniaritzako ezagutza gehiago lortuko dituzte, etorkizunean erabili ahal izatekoak direnak. Modu kritiko eta erreflexibo batean integratzen dituzten ondare historikoa, artistikoa, kulturala eta giza-eskubideak ere landuko dituzte. Eta amaitzeko, lortutako datu eta emaitza guztiak hizkuntza matematikoa erabiliz modu egokian interpretatuko dituzte.

Eskola-inguruneetako STEAM proiektuak XXI. mendeko ikaskuntzarako sarrera dira. Bertan, sormena, pentsamendu kritikoa eta arazoen konponketa uztartzen dira ikasleak etorkizuneko erronketarako prestatzeko. Ikasgeletan STEAMen aldeko apustua egitea ez da soilik hezkuntza-estrategia bat, baizik eta gure gizartearen giza potentzialean eta etorkizunean inbertitzea.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco STEAM proiektuak, klaseak eraldatzen